FAKTURA ULERTZEKO GIDA
1. ZER MOTATAKO KONTRATUA DAUKAT?
MERKATURATZAILEAK
Lehenik eta behin komeni da bereiztea gas banatzaile eta merkaturatzaileen artean. Espainia mailan, zonalde bakoitzari banatzaile bakarra dagokio. Debagoienari, konkretuki Nortegas banatzailea dagokio.
Merkaturatzaileari dagokionez, herritarrok, normalean, libreki aukeratu dezakegu, baldin eta gure bizilekura gas naturala iristen bada:
- Gas naturalik ez dagoen herrietan propano depositoak izaten dira, eta horrelakoetan ezin dute preziorik negoziatu, ez behintzat herritar bezala.
- Gas naturala dagoen kasuetan, merkaturatzaile libreen eta araututakoen artean aukeratu ahal izango dugu:
- MERKATU LIBREKOA: Tarifa eskaintza zabala eskaintzen dute, gehien interesatzen zaiguna aukeratu ahal izateko. Deskontu eta mantentze-zerbitzu esanguratsuak izaten dituzte, baina baita iraunkortasun-klausulak ere. Hori horrela izanda, eskaintzaren azterketa sakona egitea ezinbestekoa da.
- MERKATU ARAUTUKOA: Azken baliabideko merkaturatzaileak, merkatu arautuaren tarifak administratzen dituzten enpresak dira. Honek esan nahi du merkaturatzaile hauek eskaini dezaketen tarifa bakarra gobernuak finkatzen duela, konkretuki, Gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifa (ABT/TUR) eskaintzen dute, deskonturik gabe. Hiru hilean behin eguneratzen da. Espainia mailan lau konpainiek ematen dute tarifa hau:
MERKATURATZAILEAK | WEB ORRIAK (TUR GASA) |
TUR Baser (Grupo TotalEnergies) | https://www.basercor.es/es/ |
TUR Curenergia (Grupo Iberdrola) | https://www.curenergia.es/ |
TUR Energia XXI (Grupo Endesa) | https://www.energiaxxi.com/hogares.html |
TUR Gas & Power (Grupo Naturgy) | https://www.comercializadoraregulada.es/regulada |
2. TARIFATZE-TALDEAK
Merkaturatzaileak, arautuak zein libreak, kontsumitzaile bakoitza tarifatze-talde batean kokatzen du aurreko epealdian (urriaren 1etik irailaren 30era bitartean) kontsumitutako energia kopuruaren arabera:
Tarifatze-taldea | Aurreko urteko gas kontsumoa |
---|---|
RL.1 | Kontsumoa⩽ 5.000 kWh/urte |
RL.2 | 5.000 kWh/urte ⩽ kontsumoa ⩽ 15.000 kWh/urte |
RL.3 | 15.000 kWh/urte ⩽ kontsumoa ⩽ 50.000 kWh/urte |
RL.4 | 50.000 kWh/urte ⩽ kontsumoa ⩽ 300.000 kWh/urte |
… | … |
RL.11 | Kontsumoa > 500 milioi kWh/urte |
Tarifatze-taldea zenbat eta baxuagoa izan prezioak merkeagoak dira, hori dela eta, ahal den heinean komeni da kontsumoa ahalik eta gehien doitzea. Galdara indibidualak dituzten etxebizitza eta negozioak RL.1 eta RL.2 tarifatze-taldeetan kokatzen dira. Galdara komunitarioa dutenen kasuan, aldiz, hauek RL.3an kokatzen dira, normalean. Komunitateetan doiketak egitea zailagoa izaten da, negozio eta etxebizitzetan, ordea, planteagarria izan daiteke, batez ere, kontsumoa 5.000 kWh-tik gutxigatik gainditzen duten horietan. Honetan laguntzeko FAKTURA HOBETZEKO AHOLKUAK atalean begiratu dezakegu, orriaren amaieran.
3. ORDAINTZEN DENA
Gasaren fakturan hainbat gauza ezberdin ordaintzen dira.
Alde batetik, termino finkoa kobratzen digute, aurreko urteko kontsumoak kokatzen gaituen tarifatze-taldearen arabera ordaintzen delarik, Horretaz gain, kontsumitutako energia kopurua eta kontagailuaren alokairua ere kobratzen dizkigute.
Honetaz gain, hidrokarburoen gaineko zerga ere kobratzen digute, fakturazio aldian kontsumitutako energiaren arabera. kWh-ak Gigajoule-ra (Gj) pasatzen da en tasa horren arabera kobratzen digute eta, konkretuki 0,65 €/Gj.
Azkenik, aurreko guztiaren baturari BEZa aplikatuko digute (%21).
Honetaz gain, kontratua merkatu librekoa bada, beste hainbat gehigarri ordaindu ditzakegu, berez, derrigorrezkoak ez direnak.
- Energia terminoa:
- Erabilgarritasuna: aurreko urteko kontsumoak kokatzen gaituen tarifatze-taldearen arabera ordaintzen da
- Kontsumitutako energia kopurua
- Kontagailuaren alokairua (0,0197 €/egun)
- Zerbitzuak: Merkatu libreko tarifetan, derrigorrezkoak ez diren bestelako zerbitzu edo aseguruak (Adi! Askotan ez dakigu zerbitzu hau kontratuta daukagunik ere, eta alferrik ordaintzen ari gara!)
- Tasak:
- Hidrokarburoen gaineko zerga (0,65 €/Gj)
- BEZ (%21): Aurreko guztiaren baturari BEZa aplikatzen zaio.
4. ZENBATERO ORDAINTZEN DUT
Ohikoena gasaren faktura bi hilean behin ordaintzea da. Hala ere, gas-konpainiak ezarritako baldintzen araberakoa izango da. Tarteka gertatzen da fakturazio aldiak luzatzea, arrazoi ezebrdinak direla medio. Iraupen tartea ezagutzea garrantzitsua da, zenbat eta luzeagoa epealdia are eta kontsumo handiagoa ordainduko dugulako.
5. BESTE ZEIN DATU AGERTZEN DIRA FAKTURAN
- Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala (HPKU/CUPS): instalazioaren identifikazio zenbakia da eta beti berdina izango da kontratua edo komertzializatzailez aldatuta ere. ES letrez hasi, 16 zenbaki ondoren eta 2 letrez amaitzen da. Edozein arazo izanez gero hornitzailearekin harremanetan jartzeko erabili ohi da, baita beste tarifa batera pasatzeko ere.
- Fakturazio datuak: fakturazio aldia, faktura kobratzeko data, kontratuaren datuak eta titularraren datuak
- Hornidura datuak:
- fakturazio aldiko kontsumoak metro kubikotan, egungo eta aurreko irakurketen kenketa bezala
- metro kubikotatik kWh-rako konbertsio prozesua
- Gure kontsumoak azken 14 hilabeteetan izandako bilakaeraren grafika (honek azkeneko fakturako kontsumoa aurreko urtekoarekin konparatzeko aukera ematen digu).
6. NOLA KALKULATU ORDAINTZEN DENA
ERABILGARRITASUNARE GASTUA
Gasa kontsumitu gabe ere, berdin-berdin ordaintzen den gastua da energia etxera iristegatik. Tarifatze-taldea aurreko-urtean kontsumitutako gasaren araberakoa da. Etxe, negozio edota gailuen erabileraren araberakoa izan ohi da eta normalean 3.3 eta 4.6 kW artekoa da ala ere handiagoa edo txikiagoa ere izan daiteke.
Potentziaren gastua honako formularen bidez kalkula daiteke:
Potentzia = fakturazio epeko egun kopurua * erabilgarritasunaren eguneko prezioa
Adibidez = 60 egun * 0.2416 €/egun = 14.50 €
KONTSUMITUTAKO ENERGIAREN GASTUA
Kasu honetan, fakturazio-aldian kontsumitutako gasa metro kubikotan datorren arren, beraiek datu hau kWh-ra transformatzen dute kontsumoa erabilitako gas bolumenak suposatzen duen energia kalorifikoaren arabera kobratzen dutelako.
Energia kWh bakoitzak prezio finkoa duenez, egin behar dugun gauza bakarra da prezio hori kontsumitu dugun kWh kopuruagatik biderkatzea izango da, kontsumitutako energiaren gastua lortzeko.
Kontsumitutako energiaren gastua = Kontsumitutako kWh kopurua * prezioa (€/kWh)
Adibidea: 1475 kWh * 0,084 €/kWh = 123,90 €
FAKTURA HOBETZEKO AHOLKUAK
KONTROLATU ZURE KONTSUMOA 5.000 kWh BAINO GUTXIAGO IZAN DADIN
Eta zergatik 5.000kWh? Urtean izan dugun kontsumoaren arabera esleitzen digu banatzaileak tarifa, eta horren arabera, termino bat edo beste bat ordainduko dugu. Merkatu librean konpainia bakoitzak ezartzen ditu prezioak, baina arautuan prezio horiek publikoak dira eta hiru hilean behin eguneratzen dira. Hauek dira tarifikazio-talde fakoitzari dagokion prezioa:
Tarifatze-taldea | Gas urteko kontsumoa | Erabilgarritasunare prezioa (€/hile) | Konstumoaren prezioa (€/kWh) |
---|---|---|---|
TUR.1 | 5.000 kWh/urte arte | 3,26 | 0,04375929 |
TUR.2 | 5.000 – 15.000 kWh/ urte | 5,66 | 0,04271925 |
TUR.3 | 15.000 – 50.000 kWh/urte | 13,37 | 0,03885797 |
TUR.4 | 50.000 – 300.000 kWh/urte | 36,25 | 0,03960217 |
… | … | … | … |
TUR.11 | 500.000.000 kWh/urte-tik aurrera | 128884,98 | 0,02717655 |
Taulako datuei adi begiratuz gero, konturatuko gara, tarifatze-taldean gora egin ahala erabilgarritasunaren terminoak gora egiten duela, baina kontsumoarena jaisten dela. Baina hobeto begiratuz gero, konturatuko gara erabilgarritasunaren terminoa salto batetik bestela dezente igotzen den arren, kontsumoaren jaitsiera zentimo batera ere ez dela iristen.
Normalean, ur beroa, gas-sukaldea eta berogailua batera izanda, urtean 5.000 kWh gainditzen dira, baina gertu ibiliz gero, horrek esan nahi du kontsumo-ohiturak egokituta, iritsi gaitezkeela, hurrengo urtera begira, erabilgarritasunaren terminoagatik gutxiago ordaintzera.