Argindarraren kasuan, DATADIS eta i-DE gune pribatua izeneko programak erabili daitezke argindarraren kontsumoa, potentzia eta beste hainbat datu aztertzeko. Oso erabilgarriak izan daitezke kontratatutako potentziak aztertu eta erregulatzeko, baita edozein unetako energia kontsumoa jakiteko ere. Bestalde, datu hauek ezagutzeak aukera eman diezaguke gure ohituren kontzientzia hartzeko, eta konprobatzeko zenabteko aurrezpena lortzen dugun kontsumo zein potentzia erabileran ditugun ohitura horiek aldatuz.
Datadis
Aplikazio honek Espainiako banatzaile guztien datuak jasotzen ditu, i-De gune pribatuak ematen dituen ia aukera guztiekin.
i-DE eremu pribatua
Aplikazio honek banatzaile bezala Iberdrola Distribución (i-DE) duten udalerrientzat balio du. i-DE eremu pribatuak, Datadis-ek ez bezala, aukera ematen digu erabilitako potentzien irakurketa sakonagoa egiteko, irakurketa programatuz.