KALTEBERATASUN EGOERAKO PERTSONENTZAKO EZKUTU SOZIALA

Bonu sozialetaz gain, badira sektore ahulei zuzendutako beste laguntza ekonomiko sozial batzuk ere, kalteberatasun energetikoko egoerak arintzeko, besteak beste:

  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE/RGI):
    • Oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomikorik ez duten edo baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzat da. Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abar izan daitezke.
    • Zenbait kasutan, DBEren barruan Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) barne hartu ahal izango da. Ohiko etxebizitzaren alokairu gastuak estaltzera bideratuta dago.
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL/AES):
    • Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldian-aldian emango ez diren prestazio ekonomikoak dira, eta horien hartzaileak hauek izango dira: gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.
    • Emango den kopurua desberdina izango da elkarrekin bizi diren bizikidetza-unitateen (BU) arabera. Etxebizitza berean bizi diren  bizikidetza-unitateko bik soilik eska dezakete dirulaguntza hau.
    • Energia-gastuei dagokiena (hornidura elektrikoa, gasa eta etxeko erabilerarako beste erregai batzuk), urtean gehienez ere 900 €-ra artekoa izango da, etxebizitzako.
  • Gurutze gorriarekin hitzarmena:
    • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak ahultasun energetikoaren aurkako hitzarmen bat du Gurutze Gorriarekin, GLLak edo DBE jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten familientzat. Erakundearen bidez, argiaren, uraren eta gasaren fakturak ordaintzeko laguntzak jaso ditzakete.