GFA – INGURUMENA – Energia-komunitateak sortzea eta autokontsumo kolektiboko araubideko instalazio fotovoltaikoetan eta mugikortasun elektrikoko zerbitzuetan inbertitzea sustatzea.
DIRULAGUNTZEN XEDEA ETA BARNE HARTUTAKO PROGRAMAK
Dirulaguntza horiek energia-komunitateak sortzea eta autokontsumo kolektiboko araubideko instalazio fotovoltaikoetan eta mugikortasun elektrikoko zerbitzuetan inbertitzea sustatzeko dira. Norgehiagoka bidez ematen dira. Bi programa dituzte:
- A PROGRAMA: energia komunitateak sortzea eta kudeatzea kideak nagusiki jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak direnean eta haiei lotutako instalazio fotolvotaikoetan eta mugikortasun elektrikoko zerbitzuetan inbertitzea.
- B PROGRAMA: energia komunitateak sortzea eta kudeatzea kideak nagusiki empresak direnean eta autokontsumo kolektiboko araubideko instalazio fotolvotaikoetan eta mugikortasun elektrikoko inbertitzea.
AURRETIAZKO DEFINIZIOAK
Dirulaguntza hauen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira kontuan:
- Autokontsumo kolektiboa egiten da, baldin eta zenbait kontsumitzailez osatutako talde bat, elkarrekin adostuta, kontsumo instalazioetatik gertu eta haiei lotutako ekoizpen instalazioetatik elikatzen bada; instalazio horien definizioa 244/2019 Errege Dekretuak, apirilaren 5ekoak, Autokontsumo elektrikoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituenak, ematen du 3.g artikuluan. Era berean, 244/2019 Errege Dekretuaren 3.g artikuluan ezartzen den bezala, errege dekretu horren 4. artikuluan definitutako edozein autokontsumo modalitatetakoa izan daiteke autokontsumo kolektiboa, baldin eta barne sareko hurbileko instalazioen artean egiten bada, eta baita artikulu horretan definitutako edozein autokontsumo soberakinduneko modalitatekoa ere, sarearen bitartez hurbileko instalazioen artean egiten bada.
- Eratutako edo eratu beharreko erakunde bat energia-erkidegoa dela ulertuko da, haren forma juridikoa edozein dela ere, ekainaren 5eko 2019/944 (EB) Zuzentarauan ezarritako baldintzak betetzen dituenean. Zuzentarau hori elektrizitatearen barne-merkaturako arau komunei buruzkoa da herritarren energia-komunitateentzat, hau da:
- Borondatezko parte-hartze irekian oinarritzen da, eta bazkideak edo kideak diren pertsona fisikoek, tokiko agintariek (udalerriak barne) edo ETEk kontrolatzen dute.
- Honen helburu nagusia da ingurumen-onurak, onura ekonomikoak edo sozialak eskaintzea kideei edo bazkideei edo jarduera garatzen duten udalerriari, errentagarritasun finantzarioa sortzea baino gehiago.
- Sorkuntzan parte hartzen du, iturri berriztagarrietatik eratorritakoa barne, bere kideei edo bazkideei banaketan, horniduran, kontsumoan, agregazioan, energia biltegiratzean, eraginkortasun energetikoko zerbitzuak ematean edo ibilgailu elektrikoak edo beste zerbitzu energetiko batzuk kargatzeko zerbitzuak ematean.
- Enpresa bat ETE bat da, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean halakotzat hartzeko ezarritako baldintzak betetzen baditu, hau da, 250 pertsona baino gutxiago enplegatzen baditu eta bere negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez bada edo balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez bada.
- Proiektu bat osagai anitzekoa da honako arlo hauetako bati baino gehiagori lotutako jarduera subentzionagarriak aurkezten dituenean:
a. Energia-komunitateak eratzeko eta kudeatzeko jarduerak.
b. Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak, autokontsumo kolektiboko erregimenean.
c. Mugikortasun elektrikoko zerbitzuak.
eta, gainera, arlo horietako bati lotutako aurrekontu txikiena duen jarduketaren kostu subentzionagarriak proiektuaren guztizko kostu subentzionagarriaren % 20 hartzen du gutxienez. - Ibilgailu elektriko hutsa, erabat eta soilik motor elektrikoen bidez propultsatua dagoenean, eta haren energia baterien elektrizitatetik datorrenean. Birkargatzeko, balazta-sistema birsortzailea eta gelditze-prozesuan dagoen sare elektrikora konektatzea erabiltzen da.
LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
Zehazki, Gipuzkoako Lurralde Historikoan egindako jarduera hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
1. Energia-komunitateak errazago eratu eta kudeatzekoak, zehazki:
- Energia-komunitateak eratzeko partaidetza-prozesuak antolatzea.
- Abian jarri nahi diren energia-komunitateei buruzko informazio kanpainak.
- Interesdunen aurreinskripziorako behar diren bitartekoak prestatzea (web orriak, inskripzio-orriak, etab.).
- Energia-komunitatearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta hartuko diren gobernantza aukerak aztertzea.
- Energia-komunitatea eratzeko legezko agiriak idatzi eta inskribatzea (estatutuak, eskritura publikoak, etab.).
- Energia-komunitateei lotu nahi zaizkien eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen bideragarritasun azterketak.
- Energia-komunitateak mugikortasun elektrikoko zerbitzuak garatzeko bideragarritasu-planak eta/edo -azterlanak
- Txosten juridikoak egitea eta akordioak idaztea energia komunitateei lotu nahi zaizkien eguzki energia fotovoltaikoko instalazioak eta kargatzeko puntuak kokatzeko beharrezkoak diren estalkiak eta/edo lurrak lagatzeko.
- Energia komunitatea eratzeko eta kudeatzeko eta mugikortasun elektrikoko zerbitzua kudeatzeko beharrezkoak diren web orriak edo informatika aplikazioak diseinatzea eta lantzea.
- Komunitate energetikoaren kudeaketa eta dinamizazioa, behin sortuta dagoenean. Atal honetan sartzen dira administrazio-kudeaketako lanak,enpresa banatzailearekin eta bazkideen merkaturatzaileekin, energia komunitateko bazkideen altak eta bajak, aldaketak banaketa-koefizienteetan, proiektu berrien diseinua, kudeaketa ekonomikoa, finatzaketa-iturrien bilaketa, laguntza-eskaeren eta -justifikazioen kudeaketa, bazkideentzako energia-aholkularitzako arreta eta zerbitzua, datu energetikoen kudeaketa, etab.
2. Honako bi inbertsio-mota hauek egiten laguntzera bideratutakoak:
- Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak, autokontsumo kolektiboko erregimenean, eta horiei egokitu dakizkiekeen biltegiratze-sistemak. Instalazioen proiektu teknikoak eta gauzatzea bera barne hartuko ditu. Laguntza-programa honetara ezin izango dira bildu energia kudeatzeko eta biltegiratzeko sistemez soilik osatutako instalazioak, salbu eta eskatzailea dagoeneko eratuta dagoen eta sistema horiek martxan dauden instalazio fotovoltaikoetan sartu nahi dituen energia-erkidegoa bada.
- Mugikortasun elektrikoko zerbitzuak, zehazki:
- Auto elektrikoa kargatzeko puntuak instalatzea, energia-komunitateko kideei zerbitzua emateko. Instalazio hori ez da indarrean dagoen legeriak behartuta egongo, eta karga-sistema adimenduna izan beharko dute, kontsumitutako energia elektrikoa eta jarduketa garatzen den lekuan egindako karga-kopurua monitorizatzeko. Informazio hori gailu mugikorraren edo web aplikazioaren bidez eskuratu ahal izango da.
- Ibilgailu elektriko puruak erostea, energia-komunitateko kideek elkarrekin erabiltzeko. Ibilgailu berriak izan beharko dute, Espainian Energia Erkidegoaren izenean matrikulatuta egon beharko dute eta M1 Turismo kategoriakoak izan beharko dute (gutxienez lau gurpil dituzten ibilgailu motordunak, bidaiariak garraiatzeko diseinatuak eta fabrikatuak, gidariaren eserlekuaz gain gehienez zortzi plaza dituztenak).
JARDUEREN BALDINTZAK
Dirulaguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du,
- A PROGRAMAN: deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean.
- B PROGRAMAN: dagokion deialdian laguntza eskabidea erregistratzeko unean.Aurrekoa aplikatzeak ez du kentzen eskabidea aurkezteko edo dagozkion inbertsioak egiteko behar diren prestalanak egin ahal izango direla; esaterako, proiektu teknikoak, enpresen elkartea eratzeko legezko dokumentuak idaztea eta inskribatzea, eta beste. Jarduketa horiek diruz laguntzeko modukotzat hartu ahal izango dira, nahiz eta eskaera egin aurretik fakturatuak izan, betiere dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den dataren ondoren hasten badira prestalan horiek.
Nolanahi ere, jarduketa deialdiari dagokion urteko azaroaren 10aren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da, 13. oinarrian xedatutakoa aplikatu behar denean izan ezik.
EZ DIRA dirulaguntza deialdi honetan SARTUKO kostu lagungarria honako hau baino txikiagoa daukaten jarduerak:
- Energia-komunitate berriak eratzeko eta lehendik daudenak kudeaketari laguntzeko eta jarraipena egiteko diruz lagun daitezkeen jarduketak: 2.000 euro (BEZIK gabe).
- Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak martxan jartzeko diruz lagun daitezkeen jarduketak: 10.000 euro biltegiratze-sistemarik gabe(BEZIk gabe) eta 20.000 euro (BEZIK gabe) biltegiratze-sistemarekin
- Lehendik dauden instalazio fotovoltaikoetan biltegiratze-sistemak sartzea: 5.000 euro (BEZik gabe)
- Mugikortasun elektrikoko zerbitzu bat ezartzea komunitate energetikoan: 10.000 euro (BEZik gabe).
A. Programaren hartzaileak
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta dagoen eta nortasun juridikoa, legala eta baliozkoa duen edozein erakunde publiko edo pribatu, baldin eta soil-soilik energia-komunitate bat sortzeko eskatzea erabakitzen badu, edo, gainera, erkidego horri lotutako instalazio fotovoltaikoak eta/edo mugikortasun elektrikoko zerbitzuetan inbertitzea erabakitzen badu.
- Nagusiki jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoek osatutako komunitate energetikoa, dirulaguntza honen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik sortua, eta diruz lagundu daitezkeen jardueretako bat edo batzuk egitea erabakitzen duena.
B. Programaren Hartzaileak
- Enpresa-taldeak, nortasun juridikoa izan edo ez, baldin eta erabakitzen badute haien artean energia-komunitate bat sortzea soilik eta/edo beren jabetzakoa izango den instalazio fotovoltaikoetan eta mugikortasun elektrikoko zerbitzuetan inbertsioak egiteko dirulaguntza eskatzea.
- Jabetza Horizontalaren Legearen arabera eratutako jarduera ekonomikoetarako eraikinen jabeen erkidego edo elkarte bat, titularrak diren eraikinetan instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko dirulaguntza eskatzen duena. Instalazio hori jabeen erkidegoaren edo erkidegoaren jabetzakoa izan beharko da. Era berean, dirulaguntza eskatu ahal izango dute mugikortasun elektrikoko zerbitzuen bideragarritasun-planak eta -azterlanak idazteko komunitateen jabeentzat edo komunitate-taldeentzat, bai eta horiei lotutako inbertsioak abian jartzeko ere. Dirulaguntzaren xede den instalazio fotovoltaikoaren sustatzaileak jabekideen erkidegoen elkarte bat direnean, apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira kontsumorako instalazioetatik hurbil eta haiekin lotuta dauden ekoizpen-instalaziotzat hartzeko.
- Nagusiki enpresek osatutako energia-erkidegoa, dirulaguntza honen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen sortua, eta diruz lagundu daitezkeen jardueretako bat edo batzuk egitea erabakitzen duena. Energia-komunitate hori izaera pribatukoa izango da, eta edozein forma juridiko har dezake.
ONURADUN IZAN DAITEZKEENAK BAZTERTZEKO ARRAZOIAK
Ezingo dira laguntzen onuradun izan:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21 bis 2) artikuluan eta indarrean dagoen gainerako araudian aurreikusitako baldintzaren bat betetzen ez duten erakundeak, eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituztenak.
- Krisi egoeran dauden enpresak. Ondorio horietarako, arau hauetan definitzen da zer den krisi egoeran dagoen enpresa bat: 651/2014 Erregelamendua, eta krisi egoeran dauden enpresa ez finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu laguntzei buruzko Europar Batasunaren jarraibideak (Batzordearen 2014/C 249/1 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).
- Aldez aurretik emandako edozein laguntza edo dirulaguntza itzultzeko agindu baten pean dauden enpresak, dela laguntza legez kanpokotzat edo barne merkatuarekin bateraezintzat jo delako, dela emakidarekin batera esleitu zaizkien betebeharrak bete ez dituztelako.
- Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikulua aplikatuz, energia komunitate bat sustatu nahi duten edo dagoeneko sortu duten enpresa elkarteak, baldin eta nortasun juridikorik ez badute eta kideetako batek a, b eta c apartatuetan ezarrita dauden baldintzaren bat betetzen ez badu.
GASTU LAGUNGARRIAK
1. Oinarri hauetan aurreikusitako ondorioetarako diruz lagun daitezkeen gastuek lotuta egon beharko dute, zalantzarik gabe, dirulaguntzaren xede den jarduerarekin, eta beharrezkoak izan beharko dute jarduera gauzatzeko.
2. Obra zibilean egindako gastuak lagungarriak izango dira, diruz lagundutako ekintza burutzeko zuzenean erlazionaturikoak edo ezinbestekoak ez direnak salbu, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu teknikoen irizpidetan.
3. Ez dira diruz lagunduko administrazio honako gastu hauek:
- Instalazioak eta ekipoak mantentzeko, egokitzeko eta konpontzeko inbertsioak.
- Norberaren gastuak, funtzionamenduarenak edo gastu orokorrenak.
- Pertsonal gastu hauek: dietak, mota guztietako prestakuntza ekitaldietara joateko gastuak eta antzekoak.
- Inbertsioaren ondoriozko finantza-gastuak.
- Proiektuan erabilitako higiezinak eta lursailak erosteko edo alokatzeko kostua.
- Eskatzaileak sinatutako seguruak.
- Diruz lagun daitezkeen jarduketei dagozkien obrak gauzatzen diren bitartean, zaintza eta segurtasuna.
- Linea elektrikoen egokitzapenak, birmoldaketak edo exekuzioak, diruz lagundu daitekeen instalazioko energia husteko bakarrik ez direnak.
- Oro har, argi eta garbi definituta ez dauden edo inbertsioaren helburu energetikoak lortzea helburu zuzenik ez duten guztiak. Nolanahi ere, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea izango da gailenduko dena, eztabaida egonez gero.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA
Lortutako puntuazioaren araberako lehentasun ordenari jarraituz emango dira dirulaguntzak, programa bakoitzean gehieneko zenbateko hauek kontuan hartuta:
- A PROGRAMA:
- IV. kapitulua (Energia komunitateak eratzea eta kudeatzea): 130.000,00 euro.
- VII. kapitulua (Instalazio fotovoltaikoetan eta mugikortasun elektrikoko zerbitzuetan inbertitzea): 600.000,00 euro.
- B PROGRAMA:
- IV. kapitulua (Energia komunitateak eratzea eta kudeatzea): 65.000,00 euro.
- VII. kapitulua (Autokontsumo kolektiboko erregimenean funtzionatzen duten instalazio fotovoltaikoetan eta mugikortasun elektrikoko zerbitzuetan inbertitzea): 235.796,40 euro.
Programa baten jarduera modalitateetako batean emandako dirulaguntzak ez badira iristen aurrez ezarritako gehieneko zenbatekoetara, soberakina beste programaren jarduera modalitate berera transferitu ahal izango da.
Bestalde, diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoaren ehuneko jakin bat izango da proiektu bakoitzeko emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta 7. oinarriaren lehenengo puntuan definitutako balorazio irizpideak aplikatuz lortutako puntu kopuruaren berdina izango da.
Nolanahi ere, eskabide bakoitzak ezin izango ditu gehieneko muga hauek gainditu diruz lagundu daitekeen jarduera motaren arabera:
- Komunitate energetikoen eraketa eta kudeaketa: 25.000 euro (BEZa barne).
- Autokontsumo kolektiboko erregimeneko instalazio fotovoltaikoetako inbertsioak: 75.000 euro (biltegiratze-sistemarik gabe) eta 130.000 euro (biltegiratze-sistemarekin) (BEZa barne).
- Lehendik dauden instalazio fotovoltaikoetan biltegiratze-sistemak sartzea: 75.000 euro (BEZa barne).
- Mugikortasun elektrikoko zerbitzu bat ezartzea komunitate energetikoan: 100.000 euro (BEZa barne).
Gainera, proiektu bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu dirulaguntzara aurkeztutako aurrekontuko gastu subentzionagarrien guztizkoaren % 75.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOAREN ATALAK
Eskaera guztiak honako dokumentazio honekin aurkeztu behar dira, aplikazio informatikoan eranskin gisa txertaturik:
1. ATALA. Erakunde eskatzailearen nortasunari buruzko dokumentazioa, eta nortasun gabeko juridikorik gabeko erakundeen kasuan, jarduketa gauzatzeko eta dirulaguntzara aurkezteko akordio bat egoteari buruzkoa.
A. PROGRAMA:
Nortasun juridikoa duten erakunde pribatuen kasuan, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
- Eskrituren/eratze-aktaren eta estatutu sozialen kopia eguneratuak, dagokion erregistro publikoan behar bezala erregistratuak.
- Eskatzailearen IFZren kopia eta, hala badagokio, eskabidea sinatzen duenak erakundearen izenean eta NANaren izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren kopia.
B. PROGRAMA:
a. Nortasun juridikorik gabeko enpresa-taldeek bultzatutako jardueren kasuan:
- Elkartearen ordezkariaren NAN/AIZ.
- Enpresa-taldea osatzen duten pertsona fisiko edo erakunde guztiek sinatutako akordioa, honako hauek jasotzen dituena:
- Dirulaguntzara aurkeztu nahi den jarduera gauzatzea, kide bakoitzak hura gauzatzeko hartutako konpromisoak eta partaidetza-ehunekoa onartzea.
- Laguntza-eskabidea aurkeztea onartzen bada eta taldeko erakunde bat erakunde ordezkari gisa izendatzea erabakitzen bada, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko behar besteko ahalordea izango duena. Erakunde ordezkari horrek bere gain hartuko du jarduketaren koordintzailearen izaera, jardueraren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko, bai eta prozesuak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren solaskidetza- eta harreman-funtzioez arduratzeko ere.
- Taldea osatzen duen enpresa bakoitzak agiri hauek aurkeztu behar ditu:
- Pertsona juridiko bakoitzaren IFZ eta/edo pertsona fisiko (autónomo) bakoitzaren HEZ/AIZ. Pertsona horiek elkartean sartuta daude, eta diruz laguntzeko aurkeztutako jarduketaren sustatzaileak dira.
- Proiektua sustatzen duen enpresa bakoitzaren eskrituren/eratze-aktaren eta estatutu sozialen kopia eguneratua, dagokion erregistro publikoan behar bezala erregistratuta. Horietakoren bat jarduera ekonomiko bat egiten duen pertsona fisikoa bada, horren ordez, Gipuzkoako Foru Aldundiko enpresari profesional eta atxikitzaileen erroldan duen inskripzioaren kopia aurkeztu beharko du.
- Jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisikoek izan ezik, taldeko gainerako kideek VIII. Eredua bete beharko dute banan-banan. Enpresaren tamainaren adierazpena.
b. Nortasun juridikoa duten enpresa-taldeek bultzatutako jardueren kasuan:
- Eskrituren/eratze-aktaren eta estatutu sozialen kopia eguneratuak, dagokion erregistro publikoan behar bezala erregistratuak.
- Eskatzailearen IFZren kopia eta, hala badagokio, eskabidea sinatzen duenak erakundearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren kopia eta NANarena.
- Jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisikoek izan ezik, elkartea osatzen duten gainerako enpresentzako bakoitzak VIII. Eredua beteko du banan-banan.
c. Jabetza Horizontalaren Legearen arabera eratutako jarduera ekonomikoetarako eraikinen jabeen erkidego edo jabe elkarte batek bultzatutako jarduketen kasuan:
- Ordezkariaren NAN/AIZ (erkidegoko presidentea).
- Erkidego eskatzailearen estatutuen eta identifikazio fiskaleko agiriaren (IFZ) kopia.
- Jabeen batzaren erabakiaren ziurtagiria, erkidegoko idazkariak edo administratzaileak egina eta sinatua, lehendakariaren oniritziarekin, baliozkotasunez hartutako erabaki hauek berariaz jasotzen dituena:
- Dirulaguntzara aurkeztu nahi den proiektua onartzea, jarduketaren deskribapen orokorra eta hura gauzatzeko onartutako aurrekontua adierazita.
- Laguntza honen eskaera onartzea, eta lehendakariari, ordezkatzaile gisa, ahalmena ematea laguntza izapidetzeko kudeaketak egiteko.
- Erkidegoaren idazkariak edo administratzaileak egindako eta sinatutako ziurtagiria, presidentearen oniritziarekin, higiezinaren jabeen batzarrak hartutako erabakiari buruzkoa, non Jabeen Erkidegoko presidentea eta idazkaria izendatzea onartzen den.
- Erkidegoko idazkariak edo administratzaileak egindako eta sinatutako ziurtagiria, lehendakariaren oniritziarekin. Bertan, pertsona komunarien zerrenda jasoko da, dagozkien partaidetza-kuotak eta erkidegoa edo komunitate-elkartea osatzen duten eraikinak adierazita.
- Dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako instalazio fotovoltaikoa jabekideen erkidegoak edo elkarte batek egingo duen eraikina jarduera ekonomikoetarako baino ez dela justifikatzen duen hirigintza-justifikazioa.
2. ATALA. Jarduketaren dokumentazio espezifikoa.
a. Garatu beharreko jarduera deskribatzen duen memoria. Jarduketa osoa egiteko kronograma bat izango du, eta, bertan, proiektuaren hasiera-eta amaiera-datak adieraziko dira, bai eta eratutako edo eratu beharreko energia-komunitateko kideen kopurua ere.
Gainera, diruz lagun daitekeen inbertsio mota bakoitzerako, honako dokumentazio hau gehituko da:
Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan egindako inbertsioen kasuan:
- Aukeratzen den autokontsumo kolektibo motaren definizioa.
- Instalazioaren ezaugarri teknikoen deskribapena: modulu fotovoltaikoen eta inbertitzaileen unitate kopurua eta ezaugarriak metagailurik dagoen ala ez, etab. Ekipoen fabrikatzailearen zehaztapen teknikoekin batera (fabrikatzaileak emandako dokumentazio teknikoaren kopia).
- Laguntza eskatzen den instalazio fotovoltaikoetik energia elektrikoz hornituko diren CUPSen identifikazioa (hornidura-puntuaren kode unibertsala).
- Etorkizuneko instalazio fotovoltaikoaren kokapen- (norabide) eta kokapen-planoak (estalkia, lurzorua, fatxada, etab). B. Programan, autokontsumo kolektiboa osatuko duten enpresen egoera-planoak.
- Energia-kalkuluak: ekoiztutako, autokontsumitutako eta sarera isuritako energia. Eskariaren urteko estaldura. Instalazio fotovoltaikoak sortutako elektrizitatearen ehunekoa, dirulaguntzaren eskatzaileak zuzenean kontsumituko duena.
- Planteatutako instalazioa udal-plangintzako araudian behar bezala txertatuta dagoela justifikatzea, edo, hala badagokio, hirigintza-egokitasuna lortzeko izapideak hasi direla egiaztatzea. Halaber, instalazioak kokatuko diren higiezainaren edo orubearen etorkizuneko erabilgarritasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
Instalazio fotovoltaikoei lotutako biltegiratze-sistemetan egindako inbertsioa:
- Biltegiratze-sistemaren lokalizazio-planoa (norabidea) eta instalazio fotovoltaikoaren multzoaren barruko kokapena.
- Biltegiratze-sistema egokituko zaion instalazio fotovoltaikorako ere dirulaguntzarik eskatzen ez bada, instalazio horren ezaugarri teknikoak zehaztuko dira: kokapena (estalkia, lurzorua, fatxada, etab.), unitate kopurua eta modulu fotovoltaikoen eta inbertitzaileen ezaugarriak. Era berean, energia-kalkuluak aurkeztuko dira: ekoitzitako, autokontsumitutako eta sarera isuritako energia. Eskariaren urteko estaldura eta instalazio fotovoltaikoak sortutako elektrizitatearen ehunekoa, dirulaguntzaren eskatzaileak zuzenean kontsumitzen duena.
- Instalatu nahi den biltegiratze-sistemaren ezaugarriak: bateria motak, biltegiratze-sistemaren edukiera (kWh), potentzia (kW), baterien berme-aldiaren iraupena eta aldi horren ondoren lortutako errendimendua.
- Martxan jartzearen ondorioz instalazio fotovoltaikoak sortutako soberakinen murrizketaren ehunekoaren kalkulua aurkeztuko da.
Mugikortasun elektrikoko zerbitzuetarako ibilgailu elektriko puruak erostea
- Kargatzeko puntuen kopurua eta ezaugarriak (hartune kopurua, kargatzeko potentzia, etab.).
- Planoa, dirulaguntzaren xede diren karga-puntuen kokapenarekin.
- Energia-komunitateko kideek edo bazkideek dirulaguntzaren xede den karga-azpiegitura eskuratzeko edo erabiltzeko duten moduaren deskribapen zehatza.
- Kargatzeko puntuetan erabiliko den energiaren jatorriaren deskribapena.
- Birkargatzeko azpiegitura legezko betebehar baten ondorioz instalatzen ez delako justifikazioa: 29/2021 Errege Lege Dekretua, abenduaren 21ekoa, mugikortasun elektrikoa, autokontsumoa eta berriztagarrien hedapena sustatzeko energia arloan premiazko neurriak hartzen dituena, eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa (energia aurrezteko HE oinarrizko Dokumentua).
Mugikortasun elektrikoko zerbitzuetarako ibilgailu elektriko puruak erostea
- Laguntza eskatzen den M1 turismo elektriko puruen kopurua.
- Eskuratu beharreko ibilgailuen ezaugarriak deskribatzea, besteak beste, autonomia elektrikoa.
- Energia-komunitateko kideek edo bazkideek dirulaguntza eskatzen den ibilgailua edo ibilgailuak nola erabili ahal izango dituzten edo erabiliko dituzten azaltzen duen deskribapen zehatza.
b. Jarduketaren aurrekontu xehatua, partidaka banakatua, gastu- eta inbertsio-partidak behar bezala bereiziz, eta, gainera, horien banakapena eta zehaztapena baloratuz.
3. ATALA. Dokumentazio osagarria.
a. Banketxe edo aurrezki-erakunde batek emandako agiria, eskatzailearen izenean dagoen kontu korronte batean titulartasuna ziurtatzen duena. Dokumentu hori lehen aldiz laguntza bat eskatzen denean edo kontuaren inguruabarrak aldatzen direnean bakarrik aurkeztu beharko da.
b. Erankunde eskatzailearen onuradun izatea eragozten duen arrazoirik ez dagoela adierazten duen erantzukinpeko adierazpena 3. Onarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aplikazio informatikoaren bidez egin beharko da. Nortasun juridikorik gabeko enpresa-taldeek eginako B programako eskaeren kasuan, III. Ereduko (eskabide-orria) talde osorako erantzukizunpeko adierazpenaz gain, elkartea osatzen duten enpresa bakoitzak betetako IX. eredua ere jaso beharko da.
c. Minimis aitorpena.
d. Genero-ikuspegiari buruzko dokumentazioa. Honako agiri hauek erantsiko dira:
- Betetako dirulaguntzetan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko IV.A eredua. B programako eskaerak nortasun juridikorik gabeko enpresa-taldeek egiten badituzte, adierazi beharko da eskatzaileen zenbat daukate berdintasun-plan bat erregistratua.
- Dirulaguntza eskaerak baloratzerakoan kontuan hartzeko dokumentazioa.
- A PROGRAMA. inbertsioak martxan jartzeko eskaeren kasuan, erakunde eskatzailearen artezkaritza-kontseiluko edo zuzendaritza-batzordeko kide diren pertsonen izenak jasotzen dituen ziurtagiria aurkeztuko da.
- B PROGRAMA. Elkarte bateko edo jabe-erkidego bateko kide diren eta berdintasun-plan bat erregistratuta duten enpresek, indarreko legeriak horretara behartuta ez badaude, edo, behartuta egonik, berdintasunaren arloko enpresa-ziurtagiri edo –bereizgarri bat badute, edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa, dokumentazio hori aurkeztu beharko dute.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAK
20 egun baliodun, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
ESKAERAK AURKEZTEKO LEKUA
Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko (https://egoiza.gipuzkoa.eus/dirulaguntzak), laguntzen, beken eta dirulaguntzen atariaren bidez aurkeztuko da, eta 23/2010 Foru Dekretuan horretarako aurreikusitalko bitarteko elektronikoak erabiliko dira. Deialdian ezarritako dokumentazioa igotzeaz gain, horretarako prestatutako berariazko inprimakia bete beharko da.
DIRULAGUNTZAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2025/03/20/c2502143.pdf