Energia aurrezteko gakoak

Energiaren erabilera murrizteko edo kontsumitzen dugun energiari etekinik handiena atera nahi badiogu, hainbat pauso jarrai ditzakegu:

Energia berriztagarria sortzea

Energia berriztagarriak aukera paregabea dira aspaldian sortu ziren erregai fosilak baztertzeko, eta bide batez, gure CO2 emisioak murrizteko. Hurrengo bideoan hainbat aukera erakusten ditugu.


Etxeko tenperatura mantentzea

Kontsumoa murrizteko energia berriztagarriak erabiltzea ondo dago, teknologiarik ahalik eta eraginkorrena erabiliz. Baina guzti horren aurretik gure kontsumo beharra murriztea lortu behar dugu! Horretarako ezinbestekoa da gure etxebizitzetako tenperatura (hotza udan eta beroa neguan) bertan geratzea lortzea. Bideo honetan, horrenbeste kostatu zaigun energia ez galtzeko egin behar duguna azaltzen digu.

2. bideo pilula vimeora igota eta hemen enkapsulatuta


Etxea modu egokian aireztatzea

Etxebizitza batean tenperatura mantentzea oso garrantzitsua den arren, gure osasuna bermatzeko etxea aireztatzea ezinbestekoa dugu. Askotan, etxe barruan sortzen dugun hezetasuna dela eta (gure arnasagatik, garbitu berri dugun arropa etxe barruan zintzilikatzeagatik, kirola egiteagatik, dutxengatik…) lizuna sortzen zaigu etxeko paretarik hotzenetan. Honek isolamendu beharra eskatzen duen arren, bero-berreskuratzaile bidezko aireztatze sistema batek lagundu diezaguke, alde batetik, aireztapena automatizatzen, eta bestetik, kanpora ateratzen dugun airearen tenperatura erabiltzea kanpotik datorrena atenperatzeko.

3. bideo pilula vimeora igota eta hemen enkapsulatuta


Energia aurrezteko trukoak

Teknologia berriek asko laguntzen digute energia gutxiago kontsumitzen, baina diru asko kostatzen dute, eta askorentzat zaila gertatzen da horrelako inbertsioetan sartzea. Baina honek ez gaitzala atzera bota energia aurrezteko bidean. Hurrengo bideoan horrenbeste kostatzen ez duten trukotxoen berri emango digute.

4. bideo pilula vimeora igota eta hemen enkapsulatuta

BESTELAKO GIDA INTERESGARRI BATZUK

Honekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiak energetikoki jasangarria den Gipuzkoa bat lortze aldera herritarroi lagungarri izan dakiguken informazio interesagarri ezberdinak eskaintzen dizkigu:

ETXEAN OBRAK EGITEA SUPOSATZEN DUTEN EKINTZAK

Etxe osoa berritu aurretik: informazio interesgarria

Etxebizitzetan Birgaitze Energetiko Eraginkorrak egiteko informazio orria

Saltokietan energia aurrezteko eta eraginkotasun energetikorako gida praktikoa

Ibilgailu elektrikoen birkarga puntuen gaineko informazio orokorra


OBRA HANDITAN SARTU GABE HOBEKUNTZAK LORTZEKO GAKOAK

Ura berotzeko orduan energia nola aurreztu jakiteko gakoak

Etxea berotzeko orduan energia aurrezteko hainbat truko

Stan-by kontsumoak murrizteko aholkuak

Etxean hilero egiten dugun kontsumoa ezagutzeko kalkulagailu energetikoa