
1
ENERGIA-EREDUAREN ALDAKETAREN ALDEKO APUSTUA EGITEA
Energia plangintza eta ekintzarako erakunde ezberdinak koordinatzeko bideak ezartzen dira, gainontzeko eragileekin batera elkarlanean etorkizuneko erronkei aurre egiteko
Eraldaketako tresna gisa Energia bulegoa eta datu behatokia martxan jartzea bultzatu da, bertan herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitze aukera izan dezaten
2
ENERGIA ARLOAN ESKUALDEKO ADMINISTRAZIO PUBLIKO ARDURATSUA SUSTATZEA
Ezinbestekoa da eskualdeko administrazioa Energia Jasangarritasun Legeari egokitzea, hori dela eta ezinbestekoa izango da udalek dituzten eskualdeko eraikin publikoen eraginkortasun energetikoa hobetzea, energia berriztagarrien sorkuntza sustatuz
3
ENERGIA KUDEAKETA JASANGARRIA BULTZATZEA ETXEETAN ETA JARDUERA EKONOMIKOETAN
Herritarrei energia alorreko kudeaketa ezberdinak aurrera eramateko informazioa eta baliabideak eskura jartzea da helburua, etxebizitza eta komertzioen energia eraginkortasunaren eta berriztagarrien txertatzearen bideragarritasunerako azterketak egiten laguntzeko tresnak emanez, ekipoak eta instalazioak hobetzeko
Zaurgarritasun energetikoaren lanketa ere egingo da
Helburuen artean bada ere, sektore profesionalean energiaren gaineko sentsibilizazioa sustatzea, batez ere, eraikuntzako sektorean daudenei, zuzendutako prestakuntza bideratzea
4
ESKUALDEKO HIRIGINTZA ETA MUGIKORTASUNA ENERGIA ETA KLIMA IRIZPIDEEKIN GARATZEA
Efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak hirigintzako alorrean sustatzea da lerro honen jomuga, hirigintza plangintza eta auzoetako berroneratze proiektuetan efizientzia energetikoari eta energia berriztagarriei buruzko aholku teknikoak sustatuz, etxebizitza birgaitzean jasangarritasuna bultzatuz eta mugikortasun iraunkorrerako bidean urratsak emanez kotxe elektrikoentzako karga-lekuen azterketak eginez, besteak beste