BONU SOZIAL ELEKTRIKOA
Bonu sozial elektrikoa, argindar fakturan ezartzen den deskontu bat da, baldintza batzuk betetzen dituzten herritarrentzat.
Baldintza horiek honakoak dira: https://www.bonosocial.gob.es/#inicio
- Kontsumitzaile txikien borondatezko preziozko (PVPC) kontratua izatea ohiko etxebizitzan
- Kalteberetasun egoeran dauden herritarrak
- Bazterkeria egoera jasan dezaketen herritarrak
- Errenta baxua dutenek, Pentsio minimoa jasotzen dutenek, Familia ugariek
- Baldintza bereziak (errenta mailaren arabera): desgaitasuna (>=%33), mendekotasuna, gurasobakarrak…
BONU SOZIAL TERMIKOA
Espainiar gobernuak eskaintzen duen laguntza ekonomiko bat da, bonu sozial elektrikoa duten herritarrei zuzenean igortzen zaie, ez dago eskatu beharrik. Kokapen geografikoaren (Debagoienari dagokiona) eta eskatzailearen kalteberatasunaren arabera ematen da.
KALTEBERATASUN EGOERAKO PERTSONAK
Udaletako gizarte zerbitzuen bulegoetan kontsulta daiteke Gizarte Larrialdietako Laguntzak (GLL) jasotzeko informazioa, baita beste erakunde batzuetakoak ere (Gurutze gorrria, GKE,…).
HOBARIAK
ZERGEI APLIKA DAKIZKIEKEEN HOBARIAK ENERGIARI LOTUTAKO EKINTZETAN
Ekintza Energetikoengatik herritarrek Udalari ordaindu beharreko zergei (Ondasun higiezinena; Eraikuntza, instalazio eta obrena; eta Trakzio mekanikoko ibilgailuena) aplika dakizkiekeen hobariak kontsultatu zure udaleko Gizarte eta zerga-bilketa zerbitzuetan.
Bestalde, Udal hobariez gain, Errenta Aitorpena egiteko unean energia berriztagarriak ezarri eta etxean edo
eraikinean eraginkortasun energetikoa hobetzeagatik desgrabazioak egon daitezke. Galdetu Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamentuan.
BESTELAKO DIRULAGUNTZAK
Kontsultatu erakunde ezberdinetako web gunetan aurkitu ditzakezun unean uneko dirulaguntzen berri: