BESTELAKO DIRULAGUNTZAK

Energiaren aurrezpenarekin lotutako dirulaguntzak erakunde ezberdinetan eskaintzen dira. Batzuk urte osoan zehar dauden bitartean, besteak urtean zehar epe mugatu baterako ireki eta ixten dira:

Urte osoan zehar daudenak

Etxebideko Renove Plana

Etxebidek eraikitako parkea birgaitzeko, berritzeko eta berroneratzeko ematen dituen laguntzen gainean jakiteko klikatu hemen

Udal hobariak

Ekintza energetikoengatik herritarrek udalari ordaindu beharreko zergei aplika dakizkiekeen hobariei buruzko informazioa dagokion udalean kontsultatu daiteke.

Epemuga dutenak

EEE/EVE-ko dirulaguntzak

Euskadiko Energiaren Erakundeak (EEE/EVE) aktibo dituen dirulaguntzen berri jakin nahi baduzu klikatu hemen

GFA-ko dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA/DFG) aktibo dituen dirulaguntzen berri jakin nahi baduzu klikatu hemen