EEE – Emisio gutxiagoko ibilgailuetan inbertsioak egiteko laguntza-programa
Energia berriztagarri elektrikoen hedapena bilatzen duten ekintzak sustatzea da laguntza-programaren helburua, betiere autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko (fotovoltaikoa eta eolikoa) instalazioen bidez, baita klimatizaziorako bero-ponpetan edota ur bero sanitarioan oinarritutako energia berriztagarrien (aerotermia, geotermia zundaketa bertikalekin, eta hidrotermia) instalazio termikoen bidez ere.
Informazio telefonoa 946 620 600
Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: www.euskadi.eus
ONURADUNAK
Honako hauek lortu ahal izango dituzte dirulaguntzak:
- Jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak.
- Pertsona juridiko pribatuak edo jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak (enpresak, autonomoak,…).
- Partzuergoak, enpresen edo pertsona fisikoen elkarteak edo taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, honako hauek barne, besteak beste:
- Bizitegi-sektoreko jabe-erkidegoak.
- Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak.
Pertsona hauek jarduera ekonomikoa egin dezakete edo jarduera ekonomikorik ez egin. Jarduera ekonomikorik egiten ez dutela onartzeko kide guztiak jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izango dira nahitaez, edota bizitegi-jabeen erkidegoak.
- Administrazio publikoko erakundeak oro har.
- Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko portu-agintaritzak, EAEn baldin badaude.
JARDUKETA SUBENTZIONAGARRIAK
1. Iturri berriztagarriekin autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako jarduketa subentzionagarriak.
Diruz lagundu ahal izango da iturri berriztagarriekin (fotovoltaikoak eta eolikoak) autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko Euskadin kokatutako instalazioetan egindako inbertsioa. Ildo horretan, laguntzaren xede den energia sortzeko instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren urteko baturak instalazioak sortutako urteko energiaren % 80 edo handiagoa izan beharko du, instalazio isolatuetan izan ezik.
Programa honen xedeetarako, honako instalazio-tipologia hauek egongo dira barne hartuta:
- Energia elektrikoa sortzeko baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezarrita dauden autokontsumorako instalazioak.
- 244/2019 Errege Dekretuan definituta dauden isolatutako instalazioak.
- Energia elektriko berriztagarria sortzeko instalazioak, 244/2019 Errege Dekretuak, apirilaren 5ekoak, energia elektrikoa sortzeko baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituenak, autokontsumorako jotzen ez dituen arren, sorkuntzari lotutako kontsumitzaileak identifikatuta dituztenak, eta kontsumitzaileen eta sortze-instalazioaren artean jabetza-lotura dutenak. Kontsumitzaileen jabetza-lotura horrek ehuneko 50etik gorako partaidetza zuzena edo zeharkakoa lortu behar du. Hala ere, aurretik zehaztutako gutxieneko ehunekoaren betekizuna ez zaie aplikatuko 2.1.c.2 oinarrian ezarritako onuradun motarekin bat datozen laguntza-eskatzaileei.
- Era berean, jarduketa subentzionagarria izango da sortutako energiarentzako biltegiratze-baterietan egindako inbertsioa. Biltegiratze-instalazioak sorkuntza-instalazioaren zati izan beharko du, bateria instalazioaren barne-sarean kokatu beharko delarik.
Biltegiratze-instalaziorako gehieneko ratio subentzionagarria 5kWh/kW izango da. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko baterien instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe.
Biltegiratzeko instalazioak gutxienez urteko energiaren % 75 xurgatu beharko du zuzenean konektatutako energia elektriko berriztagarria sortzeko instalaziotik, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 41.1.bis artikuluaren arabera.
Dirulaguntza jasotzen duen instalazioak sortutako energia elektrikoaren monitorizazio-sistema bat eduki beharko dute instalazioek. Sistema horren funtzionalitateak honako hauek izango dira:
- Sistema horrek, gutxienez, instalazio berriztagarriak egunean, hilean edo urtean produzitutako energia erakutsi beharko du, eta aldi horietarako dagokion kontsumo energetikoa. Sorkuntza kolektiboko instalazioen kasuan, sortutako energia bakarrik erakutsi beharko da.
- Aurrekoaz gainera, sistemak datu gehigarriak erakusteko aukera ere izango du, hala nola saihestutako CO2 emisioak eta instalazioaren jabearentzat sortutako aurrezki ekonomikoa.
- Eta edozein jarduketarako, informazio hori bera gailu mugikorren edo web aplikazioen bidez eskuratzeko aukera bermatuko da.
2. Energia-iturri berriztagarrien bidez kontsumo termikoak elektrifikatzeko instalazioetan diruz lagundu daitezkeen jarduketak
Diruz laguntzeko modukotzat hartuko da EAEko energia berriztagarrien instalazioetan egindako inbertsioa, klimatizazioko bero-ponpak eta/edo ur bero sanitarioa (pertsonen ongizate termikorako) badituzte, honako teknologia hauekin: aerotermikoa, zundaketa bertikaldun geotermikoa eta hidrotermikoa.
Edozein kasutan, erabilera guztiek uraren erabileraz baliatzen diren sistema hidronikoetan oinarrituta egon beharko dute.
Bero-ponpa bidezko instalazio aerotermiko, geotermiko eta hidrotermikoek 2,5etik gorako urtaroko batezbesteko errendimendua (SPF) izan beharko dute.
Egindako instalazioek, bidezko bada, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduan (EITE) ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, baita aplikatzekoa zaien beste edozein araudi ere. Elektrikoki eragindako bero-ponpek 2,5etik gorako SPF bat izan beharko dute. Bero-ponpek 2016ko azaroaren 30eko Batzordearen 2016/2281 Erregelamenduan ezarritako ekodiseinu-errekerimenduak bete beharko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/125/EB Zuzentarauak aplikatzen dituena. Zuzentarau horren arabera esparru bat ezartzen da energiarekin zerikusia duten produktuei aplikatzekoak diren diseinu ekologikoko betekizunak ezartzeko, airea berotzeko produktuei, hozte-prozesuei, tenperatura altuko prozesuak hozteko makinei eta bentilokonbektoreei aplikatzekoak diren diseinu ekologikoko betekizunei dagokienez.
Akuiferoetan eragiten duten geotermia- eta hidrotermia-jarduketetarako, urriaren 23ko 2000/60/EB Zuzentaraua betetzen dela bermatuko da, ur-politiken eremuan jarduteko Europar Batasunaren esparru bat ezartzen duena akuiferoei kalte esanguratsurik eragiten ez zaiela ziurtatzeko, uraren kalitatea babestu eta estres hidrikoa saihestearren.
Instalazio geotermiko guztiek zundaketak egitea barne hartu beharko dute lurrazpiko energia termikoaren trukerako. Zundaketak sakontasun egoki batean egin ebahrko dira sistemaren egonkortasun termikoa bermatzeko. Zundaketen sakontasunak eta ezaugarriek aplikagarria den araudi teknikoa eta indarreko ingurumen-araudia bete beharko dute, truke energetiko eraginkor eta segurua bermatuz.
Eraikuntza berriko eraikinetan garatutako jarduketek, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 legean identifikatuak, betebehar osagarri gisa izango dute energia berriztagarrien erabilera esklusiboa. Bere osotasunean energia berriztagarriko iturriak erabiltzen dituzten energia-sorkuntzako instalazioak eta sistemak bakarrik finantzatuko dira, berriztagarriak ez diren beste iturriekiko inolako hibridazio motarik gabeak.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA
Dirulaguntzen zenbatekoen berri dirulaguntzari dagokion ebazpenean agertzen dira, bere osotasunean ikusi nahi izanez gero: EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.
1. Iturri berriztagarriekin autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako jarduketa subentzionagarriak.
C.1.1 Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikorik egiten ez duten
onuradunentzako laguntzaren kalkulua, C.1.3 atalean adierazitakoak izan ezik.
A. Energi sortzeko instalazioetan.
Energia sortzeko instalaziorako laguntzak zenbateko finko unitario edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere guztizko kostu subentzionagarria estaliko dute.
Sorkuntzagatiko laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Ps instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia erreala izanik, kilowattetan (kW). Kilowatt-puntatan (kWp), instalazio fotovoltaikoen kasuan.
Nolanahi ere, sorkuntzako laguntzak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren sorkuntzako kostu hautagarria, modu egokian justifikatua.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten sorkuntza-moduluak honako hauek dira:
Instalazioa potentzia tarteen arabera | Modulu indibiduala Laguntza (€/kW) | Modulu kolektiboa laguntza (€/kW) |
---|---|---|
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P ≤ 10 kW | 600 | 710 |
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P > 10 kW eta P≤ 100 kW | 450 | 535 |
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P > 100 kW eta P≤ 1.000 kW | 350 | 420 |
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P > 1.000 kW | 300 | 355 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P ≤ 20 kW | 2.900 | 3.350 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P > 20 kW eta 500 kWra bitarte | 1.950 | 2.250 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P > 500 kW | 650 | 775 |
Modulu horiek handitu egingo dira amiantoa kentzen bada eguzki-energia fotovoltaikoa instalatzen den estalkitik, edo aparkalekuetarako estalki gisa balio duten markesina fotovoltaikoak instalatzen badira. Modulu gehigarri horiek kontuan hartzeko, beharrezkoa da gutxienez sorkuntza-potentzia osoaren % 80 amiantoa ezabatu den azaleraren gainean kokatua egotea, eta, markesinen kasuan, sorkuntza-potentzia osoaren % 80 markesina fotovoltaikoen gainean instalatzea.
Jarduketa osagarriak | Sorkuntza-modulu gehigarria (€/kW) (kasuen arabera) |
---|---|
Amiantoa kentzea eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako estalkietan | P <= 10 kW: 200 €/kW 10 kW < P <= 100 kW: 160 €/kW 100 kW < P <= 1.000 kW: 110 €/kW P > 1.000 kW: 100 €/kW |
Aparkalekuetarako estalki gisa balio duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak jartzea | P <= 10 kW: 400 €/kW 10 kW < P <= 100 kW: 350€/kW 100 kW < P <= 1.000 kW: 300€/kW P > 1.000 kW: 250€/kW |
B. Energia biltegiratzeko instalazioetan.
Energia biltegiratzeko instalaziorako laguntzak zenbateko finko unitario edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere guztizko kostu subentzionagarria estaliko dute.
Biltegiratze-laguntza = Biltegiratze-modulua x Kap
Kap izanik: benetan instalatutako biltegiratzeko instalazioaren kapazitate izendatua, orduko kilowattetan (kWh)
Nolanahi ere, biltegiratzeko laguntzak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren biltegiratze-kostu hautagarria, modu egokian justifikatua.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten biltegiratze-moduluak honako hauek dira:
Instalazioa gaitasun tarteen arabera | Laguntza-modulua (€/kWh) |
---|---|
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 10 kWh | 490 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 10 kWh eta Kap ≤ 100 kWh | 350 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 100 kWh eta Kap ≤ 5000 kWh | 245 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 5.000 kWh | 140 |
Subentzionatutako ratio maximoa 5 kWh/kW izango da. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko biltegiratze-instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe. Instalazio fotovoltaikoen kasuan potentzia kilowattetan da (kWp).
Ratio honen kalkulurako potentzia subentzionagarria hartuko da kontuan.
C.1.2 Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten
onuradunentzako laguntzaren kalkulua.
A. Energi sortzeko instalazioetan.
Energia sortzeko instalaziorako laguntzak emateko, sorkuntza-kostu subentzionagarria jarduketa mota bakoitzerako ezarritako laguntza-ehunekoarekin biderkatuko da.
Sorkuntzagatiko laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Ps instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia erreala izanik, kilowattetan (kW). Kilowatt-puntatan (kWp), instalazio fotovoltaikoen kasuan.
Gehieneko kostu subentzionagarri bat ezarri da sorkuntza-potentziaren arabera. Gehieneko kostu subentzionagarria eta kostu subentzionagarriaren gaineko laguntza-portzentajea definitzen duten moduluak honako hauek dira:
Instalazioa potentzia tarteen arabera | Modulu indibiduala Laguntza (€/kW) | Laguntza enpresa handia (%) | Enpresa ertainetarako laguntza (%) | Enpresa txikietarako laguntza (%) |
---|---|---|---|---|
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P ≤ 10 kW | 1.188 | %25 | %30 | %35 |
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P > 10 kW eta P≤ 100 kW | 910 | %25 | %30 | %35 |
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P > 100 kW eta P≤ 1.000 kW | 749 | %25 | %30 | %35 |
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P > 1.000 kW | 460 | %25 | %30 | %35 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P ≤ 20 kW | 4.723 | %30 | %40 | %50 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P > 20 kW eta 500 kWra bitarte | 3.072 | %30 | %40 | %50 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P > 500 kW | 1.070 | %30 | %40 | %50 |
Modulu horiek handitu egingo dira amiantoa kentzen bada eguzki-energia fotovoltaikoa instalatzen den estalkitik, edo aparkalekuetarako estalki gisa balio duten markesina fotovoltaikoak instalatzen badira.
Modulu gehigarri horiek kontuan hartzeko, beharrezkoa da gutxienez sorkuntza-potentzia osoaren % 80 amiantoa ezabatu den azaleraren gainean kokatua egotea, eta, markesinen kasuan, sorkuntza-potentzia osoaren % 80 markesina fotovoltaikoen gainean instalatzea.
Jarduketa osagarriak | Sorkuntza-modulu gehigarria (€/kW) (kasuen arabera) |
---|---|
Amiantoa kentzea eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako estalkietan | P <= 10 kW: 700 €/kW 10 kW < P <= 100 kW: 660 €/kW 100 kW < P <= 1.000 kW: 450 €/kW P > 1.000 kW: 400 €/kW |
Aparkalekuetarako estalki gisa balio duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak jartzea | P <= 10 kW: 500 €/kW 10 kW < P <= 100 kW: 400€/kW 100 kW < P <= 1.000 kW: 300€/kW P > 1.000 kW: 250€/kW |
B. Energia biltegiratzeko instalazioetan.
Energia biltegiratzeko instalaziorako laguntzak emateko, biltegiratze-kostu subentzionagarria jarduketa mota bakoitzerako ezarritako laguntza-ehunekoarekin biderkatuko da.
Kostu subentzionagarria I. eranskineko B.1. atalean definitutako eta diruz lagun daitezkeen kostu guztien batukaria da, biltegiratze-instalazioari dagozkionak.
Biltegiratze-ahalmen izendatuaren arabera, gehieneko kostu subentzionagarria ezartzen da.
Gehieneko kostu subentzionagarria eta kostu subentzionagarriaren gaineko laguntza-portzentajea definitzen duten biltegiratze-moduluak honako hauek dira:
Instalazioa gaitasun tarteen arabera | Laguntza-modulua (€/kWh) | Enpresa handietarako laguntza (%) | Enpresa ertainetarako laguntza (%) | Enpresa txikietarako laguntza (%) |
---|---|---|---|---|
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 10 kWh | 700 | %45 | %55 | %65 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 10 kWh eta Kap ≤ 100 kWh | 500 | %45 | %55 | %65 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 100 kWh eta Kap ≤ 5000 kWh | 350 | %45 | %55 | %65 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 5.000 kWh | 200 | %45 | %55 | %65 |
Subentzionatutako ratio maximoa 5 kWh/kW izango da. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko biltegiratze-instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe. Instalazio fotovoltaikoen kasuan potentzia kilowattetan da (kWp).
Ratio honen kalkulurako potentzia subentzionagarria hartuko da kontuan.
C.1.3 Tipologiako merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez
duten eta izaera publikoa duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua.
A. Energi sortzeko instalazioetan.
Energia sortzeko instalaziorako laguntzak zenbateko finko unitario edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere guztizko kostu subentzionagarria estaliko dute.
Sorkuntzagatiko laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Ps instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia erreala izanik, kilowattetan (kW). Kilowatt-puntatan (kWp), instalazio fotovoltaikoen kasuan.
Nolanahi ere, sorkuntzako laguntzak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren sorkuntzako kostu hautagarria, modu egokian justifikatua.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten sorkuntza-moduluak honako hauek dira:
Instalazioa potentzia tarteen arabera | Modulu indibiduala laguntza (€/kW) | Modulu kolektiboa laguntza (€/kW) |
---|---|---|
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P ≤ 10 kW | 1.000 | 1.110 |
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P > 10 kW eta P≤ 100 kW | 750 | 835 |
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P > 100 kW eta P≤ 1.000 kW | 650 | 720 |
Sorkuntzako instalazio fotovoltaikoa P > 1.000 kW | 500 | 555 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P ≤ 20 kW | 4.100 | 4.550 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P > 20 kW eta 500 kWra bitarte | 2.700 | 3.000 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P > 500 kW | 1.150 | 1.275 |
Modulu horiek handitu egingo dira amiantoa kentzen bada eguzki-energia fotovoltaikoa instalatzen den estalkitik, edo aparkalekuetarako estalki gisa balio duten markesina fotovoltaikoak instalatzen badira.
Modulu gehigarri horiek kontuan hartzeko, beharrezkoa da gutxienez sorkuntza-potentzia osoaren % 80 amiantoa ezabatu den azaleraren gainean kokatua egotea, eta, markesinen kasuan, sorkuntza-potentzia osoaren % 80 markesina fotovoltaikoen gainean instalatzea.
Jarduketa osagarriak | Sorkuntza-modulu gehigarria (€/kW) (kasuen arabera) |
---|---|
Amiantoa kentzea eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako estalkietan | P <= 10 kW: 200 €/kW 10 kW < P <= 100 kW: 160 €/kW 100 kW < P <= 1.000 kW: 110 €/kW P > 1.000 kW: 100 €/kW |
Aparkalekuetarako estalki gisa balio duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak jartzea | P <= 10 kW: 400 €/kW 10 kW < P <= 100 kW: 350€/kW 100 kW < P <= 1.000 kW: 300€/kW P > 1.000 kW: 250€/kW |
B. Energia biltegiratzeko instalazioetan.
Energia biltegiratzeko instalaziorako laguntzak zenbateko finko unitario edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere guztizko kostu subentzionagarria estaliko dute.
Biltegiratze-laguntza = Biltegiratze-modulua x Kap
Kap izanik: benetan instalatutako biltegiratzeko instalazioaren kapazitate izendatua, orduko kilowattetan (kWh)
Nolanahi ere, biltegiratzeko laguntzak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren biltegiratze-kostu hautagarria, modu egokian justifikatua.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten biltegiratze-moduluak honako hauek dira:
Instalazioa gaitasun tarteen arabera | Laguntza-modulua (€/kWh) |
---|---|
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 10 kWh | 490 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 10 kWh eta Kap ≤ 100 kWh | 350 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 100 kWh eta Kap ≤ 5000 kWh | 245 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 5.000 kWh | 140 |
Subentzionatutako ratio maximoa 5 kWh/kW izango da. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko biltegiratze-instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe. Instalazio fotovoltaikoen kasuan potentzia kilowattetan da (kWp).
Ratio honen kalkulurako potentzia subentzionagarria hartuko da kontuan.
2. Energia-iturri berriztagarrien bidez kontsumo termikoak elektrifikatzeko instalazioetan diruz lagundu daitezkeen jarduketak
C.2.1 Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua, C.2.3 atalean adierazitakoak izan ezik.
Laguntzak zenbateko finko unitario edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere guztizko kostu subentzionagarria estaliko dute.
Laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Formularen azalpena:
Ps: instalatutako ekoizpen termikoko potentzia kWetan. Kontuan hartuz instalazioaren potentziatzat hartuko dela UNE-EN 14511 arauaren entseguei jarraikiz fabrikatzailearen fitxa teknikotik edo zehaztapenetatik ateratako berokuntza-potentziala. Berokuntza, hotza eta ur bero sanitarioa hornitzen duten bero-ponpen kasuan, berokuntza-potentzia hartuko da Ps gisa. Aplikazioak soilik hotzerako badira, hozte-potentzia hartuko da potentziatzat (Ps), eta gauza bera ur bero sanitariorako bakarrik bada; ur bero sanitarioko ekipoaren potentzia hartuko da. Ps potentzia arau horretan oinarrituta justifikatzea ezinezkoa denean, eskumeneko teknikari batek edo enpresa instalatzaile batek sinatutako txosten bat aurkeztuko da, potentzia hori justifikatzeko.
Nolanahi ere, laguntzak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren kostu hautagarria, eranskin honen arabera, modu egokian justifikatua.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten moduluak honako hauek dira:
Sorkuntza-jarduketak | Laguntza-modulua (€/kWh) | Gehieneko laguntza (€/etxebizitza) |
---|---|---|
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio aerotermikoak | 500 | 3.000 |
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako zirkuitu bertikal itxiko instalazio geotermikoak | 2.250 | 13.500 |
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako zirkuitu irekiko instalazio geotermikoak eta hidrotermikoak | 1.600 | 9.000 |
C.2.2 Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua.
Guztizko kostu subentzionagarriari aplikatu beharreko laguntzaren intentsitatea enpresaren tamainaren arabera
zehaztuko da:
Enpresa mota | Enpresa handia | Enpresa Ertaina | Enpresa Txikia |
---|---|---|---|
Laguntzaren intentsitatea | %35 | %40 | %45 |
Eskaera bakoitzerako laguntzaren kalkulua produkzio termikoko instalazioaren kostu subentzionagarri unitarioan
(Ksum) oinarrituta zehaztuko da.
Jarduketa subentzionagarriak | Ksum kostu subentzionagarri unitario maximoa (Ksum) (€/kW) |
---|---|
Instalazio aerotermikoak | 1.000 |
Instalazio geotermikoak edo hidrotermikoak | 2.000 |
Produkzio termikoko instalazioaren kostu subentzionagarri totala honako hau izango da:
Kostu subentzionagarri total maximoa (€) = Ksum x Ps
Formularen azalpena:
- Ksum: produkzio termikoko instalazioaren kostu subentzionagarri unitario maximoa.
- Ps: instalatutako produkzio termikoko potentzia kWetan. Kontuan hartuz instalazioaren potentziatzat hartuko dela UNE-EN 14511 arauaren entseguei jarraikiz fabrikatzailearen fitxa teknikotik edo zehaztapenetatik ateratako berokuntza-potentzia. Berokuntza, hotza eta ur bero sanitarioa hornitzen duten bero-ponpen kasuan, berokuntza-potentzia hartuko da Ps gisa. Aplikazioak soilik hotzerako badira, hozte-potentzia hartuko da potentziatzat (Ps), eta gauza bera ur bero sanitariorako bakarrik bada; ur bero sanitarioko ekipoaren potentzia hartuko da. Ps potentzia arau horretan oinarrituta justifikatzea ezinezkoa denean, eskumeneko teknikari batek edo enpresa instalatzaile batek sinatutako txosten bat aurkeztuko da, potentzia hori justifikatzeko.
Nolanahi ere, laguntza kalkulatzeko, aurreko formularen bidez kalkulatutako gehieneko kostu subentzionagarriak ezingo du gainditu B.2 atalaren arabera egin beharreko jarduketaren kostu hautagarria, behar bezala justifikatuta.
C.2.3 Tipologiako merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten eta izaera publikoa duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua.
Guztizko kostu subentzionagarriari aplikatu beharreko laguntzaren intentsitatea kostu subentzionagarriaren % 50 izango da.
Eskaera bakoitzerako laguntzaren kalkulua produkzio termikoko instalazioaren kostu subentzionagarri unitarioan (Ksum) oinarrituta zehaztuko da.
Jarduketa subentzionagarriak | Ksum kostu subentzionagarri unitario maximoa (Ksum) (€/kW) |
---|---|
Instalazio aerotermikoak | 1.130 |
Instalazio geotermikoak edo hidrotermikoak | 2.130 |
Produkzio termikoko instalazioaren kostu subentzionagarri totala honako hau izango da:
Kostu subentzionagarri total maximoa (€) = Ksum x Ps
Formularen azalpena:
- Ksum: produkzio termikoko instalazioaren kostu subentzionagarri unitario maximoa.
- Ps: instalatutako produkzio termikoko potentzia kWetan. Kontuan hartuz instalazioaren potentziatzat hartuko dela UNE-EN 14511 arauaren entseguei jarraikiz fabrikatzailearen fitxa teknikotik edo zehaztapenetatik ateratako berokuntza-potentzia. Berokuntza, hotza eta ur bero sanitarioa hornitzen duten bero-ponpen kasuan, berokuntza-potentzia hartuko da Ps gisa. Aplikazioak soilik hotzerako badira, hozte-potentzia hartuko da potentziatzat (Ps), eta gauza bera ur bero sanitariorako bakarrik bada; ur bero sanitarioko ekipoaren potentzia hartuko da. Ps potentzia arau horretan oinarrituta justifikatzea ezinezkoa denean, eskumeneko teknikari batek edo enpresa instalatzaile batek sinatutako txosten bat aurkeztuko da, potentzia hori justifikatzeko.
Nolanahi ere, laguntza kalkulatzeko, aurreko formularen bidez kalkulatutako gehieneko kostu subentzionagarriak
ezingo du gainditu B.2 atalaren arabera egin beharreko jarduketaren kostu hautagarria, behar bezala justifikatuta.
BESTE LAGUNTZA BATZUEKIKO BATERAGARRITASUNA
651/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz enpresatzat jotzen diren pertsona onuradunek jasotzen dituzten laguntzak betiere bateragarriak izango dira proiektu edo jarduketa bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntzekin, laguntza horien metaketak ez badu 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa gainditzen.
Gainerako pertsona onuradunentzat, jaso beharreko laguntzak betiere bateragarriak izango dira xede bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, osorik hartuta osatzen duten laguntza-ehunekoa % 80 edo gutxiago bada.
INDARRALDIA
Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 9an, ostiralarekin, hasiko da (programa argitaratu eta hurrengo egunean) eta 2026ko irailaren 30ean, ostegunarekin, amaituko da edo, hori lehenago gertatzen bada, aurrekontua agortzen den unean amaituko da.
Jarduketa subentzionagarriak laguntza-eskaeraren dataren ondorengo data batean justifikatu, egikaritu, fakturatu eta ordaindu beharko dira, eta hamabi (12) hilabeteko gehieneko epearen barruan laguntza ematen dela ezartzen duen ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, edozein kasutan ere, 2027ko abenduaren 30ean berenduenez.
DOKUMENTAZIOA
LAGUNTZA ESLEITZEKO PROZEDURA
Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.