Laguntza-programak 25 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten eta EAEko lurraldean kokatuta dauden bizitegi-jabeen komunitateen eraikinetako instalazio elektrikoen berritzea babestea bilatzen du. Hau da, 1999. urtea baino lehen eraikita dauden eraikinetako egoitza-jabeen komunitateak.
Informazio telefonoa 946 620 600
Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: www.euskadi.eus
JARDUKETA SUBENTZIONAGARRIAK
Dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak bi motatakoak izan daitezke.
A mota.- Behin jarduketak egin ondoren, instalazioak ondoko gutxieneko eskakizun hauek txertatuko eta beteko ditu:
- Instalazioak B2 motako tentsioa izango du (230 V fase eta neutro artean eta 400 V faseen artean), etengailu diferentzialarekin.
- Elikatzeko (ELO) eta deribazio indibidualeko (DI) lerro orokorrak ez du edukiko antzinako hodi metalikorik edo ehun-isolamenduko kablerik 100 kWetik beherako potentziako etxebizitza-eraikinetako instalazioaren ezein zatitan.
- Babes kutxa orokorrak (BKO) BUC isolatu motakoak izango dira eta ELOaren kablearen sekzioaren eta korrontearen dentsitatearen arabera egokitutako fusible kalibratuak izango dituzte.
- Babes-kutxa orokorrak (BKO) irisgarriak izango dira, ahal delarik fatxadan kokatuak.
- Lurreko eroaleak izango ditu, kontagailuen zentralizaziotik etxebizitza bakoitzeko koadro nagusira.
Adierazitako jarduketen zati bat eskatu ahal izango da, baldin eta instalazioak eroale horiek txertatzen dituenean eta eskatutakoa betetzen duenean, behin jarduketa egin ondoren.
B mota.- Behin jarduketak egin ondoren, instalazioak ondoko gutxieneko eskakizun hauek txertatuko eta beteko ditu:
- Instalazioak lurrerako hargune orokorra izango du, eta halakorik ez badu, pikak eta lurrerako eroalea badaudelarik, erresistentziaren balioa arauzko balioen barruan, zeina gutxienez kontagailuen kontzentrazio-barretaraino iritsiko delarik, beharrezkoa duten instalazio erkidetako elementu eta aparailuak hari konektatuz.
- 100 kWetik beherako potentziako etxebizitza-eraikinetako instalazio erkideetako kontagailuen zentralizazioetan inguratzaile metalikoen ezabaketa, edo 21 horniduratik beherako zentralizazioak edo BKO 160 Atik beherako kalibreko fusibleekin.
Adierazitako jarduketen zati bat eskatu ahal izango da, baldin eta instalazioak eroale horiek txertatzen dituenean eta eskatutakoa betetzen duenean, behin jarduketa egin ondoren.
Hautagarritasun-aldiari dagokionez, Programa hau argitaratu aurreko jarduketak onartuko dira, betiere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan badira. Horrela beraz, zera eskatuko da, instalazioen egikaritzeari dagozkion edozein egikaritze-konpromiso irmoren, onartutako aurrekontuen, eskarien, kontratuen, fakturen eta ordainagirien datak 2025eko urtarrilaren 1aren ondorengoak izatea.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA
Bi motetako (A edo B) bakar bati ekinez gero, emango den laguntzaren kopurua lagungarria den jardueraren kostu subentzionagarrien gaineko % 60an ezartzen da.
Bi motei (A eta B) ekinez gero, ezarritako laguntza % 70ekoa da, bi moduluetarako lagungarria den jardueraren kostu subentzionagarrien gainean aplikatzekoa.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa instalazioko 15.000 euro izango da.
BESTE LAGUNTZA BATZUEKIKO BATERAGARRITASUNA
Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.
INDARRALDIA (eskaeren aurkezpena eta justifikazioa
BESTE LAGUNTZA BATZUEKIKO BATERAGARRITASUNA
Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.
INDARRALDIA (eskaeren aurkezpena eta justifikazioa)
Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 15ean amaituko da, deialdian aurrekontu erabilgarria egonik ere.
Jarduketa subentzionagarriek beranduenez 2025eko abenduaren 31n egikarituta eta fakturatuta egon behar dute.
Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaindu dela justifikatu beharko dute EEEren aurrean, beranduenez 2026ko urtarrilaren 15ean, ostegunez, elektronikoki.