GFA – INGURUMENA – 10.000 biztanletik beherako udalerrietan tokiko energia-komunitateei lotutako partekatutako autokontsumo-erregimeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoak udal-estalkietan edo/eta jabego pribatuko estalkietan ezartzea.
DESKRIBAPENA ETA LAGUNTZA JASO DEZAKETENAK
Gauzazko dirulaguntzak, norgehiagoka bidez, 10.000 biztanletik beherako udalei eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakunde txikiei zuzenduak, Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak, 2025eko ekitaldi ekonomikoaren barruan, hark deialdi honetarako eskatzen dituzten eguzki-instalazio fotovoltaikoak diseinatu eta egin ditzan.
Nolanahi ere, lehentasuna emango zaie herritarren energia-komunitaterik ez duten udalerrien eskaerei.
Eguzki-instalazio horiek tokiko komunitate energetiko bat hornitzea izango dute helburu, partekatutako autokontsumo-erregimenean eta udal-estalkietan edo/eta jabego pribatuko estalkietan ezarri daitezke. Eskatzaileak konpromisoa hartuko du tokiko komunitate energetikoa eratzeko.
Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak dagokion egikaritze-proiektuaren lizitazioa egingo du, eta obraren zuzendaritza bere gain hartuko du, barrutik edo kanpotik, hautatutako jarduerak erakunde onuradunekin lankidetzan eginez.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA
Deialdi honetan eman beharreko dirulaguntzen zenbateko osoa 481.500,00 eurokoa izango da.
HARTZAILEAK
10.000 biztanletik beherako udalak eta toki-erakundeak.
BALDINTZAK
Diruz lagundutako ekimenek jarraian zehazten diren irizpideak bete beharko dituzte:
• Erakunde eskatzaileak tokiko energia-komunitate bat eratzeko konpromisoa hartu beharko du, eta sortze-instalazio fotovoltaikoak legeztatzen direnerako sortua egon beharko du.
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoak kokatuko diren estalkiak udal-jabetzako eraikinetakok zein jabetza pribatuko eraikinetakoak izan daitezke. Azken kasu horretan, eskabidearekin batera, alderdiek egindako akordioa aurkeztu beharko da, estalki horiek instalazioak jartzeko erabil daitezen. Akordio horrek gutxienez 20 urteko iraupena izan beharko du.
• Dirulaguntzarako proposatutako udal-jabetzako eraikinen estalkiak Gipuzkoako Foru Aldundiari lagako zaizkio, bost urtez erabil ditzan.
• Arrazoi teknikoak direla-eta Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak bideragarritzat jotzen ez dituen instalazioak baztertu egingo dira.
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoak “giltza eskuan” modalitatean gauzatuko dira, gauzatze-proiektua edo memoria teknikoa, ekipoen eta materialen hornidura, instalazioa, monitorizazioa, administrazio-izapidetzea eta instalazioa martxan jartzea barne.
• Udalak edo tokiko erakunde txikiak instalazio horiek egiteko beharrezkoak diren udal-baimenak eman beharko ditu, eta horien ondoriozko kostua bere gain hartu beharko du.
• Instalazioak egin eta martxan jarri ondoren, udal-titulartasuneko herri-jabariko ondasunak izango dira, eta titularra udala edo dagokion tokiko erakunde txikia izango da.
• Udalak edo tokiko erakunde txikiak tokiko energia-komunitatearen alde lagako ditu instalazioen ustiapena eta horietan sortzen den energia, gutxienez 20 urterako, eta tokiko energia komunitateak bere gain hartu beharko ditu instalazioen mantentze-lanen kostua eta erantzukizuna. Horretarako, instalazioen ustiapena eta, ondorioz, horien ondorioz sortzen den energia, tokiko energia-komunitatearen aldeko doako kanondun administrazio-emakida baten xede izango dira, hargatik eragotzi gabe unean-unean indarrean dagoen araudiaren arabera aplikagarriak diren zerga-betebeharrak, materialak zein formalak, tokiko energia-komunitateak bere gain hartu beharko dituenak bere bazkideen arteko energia-banaketan.
• Udala edo toki-erakunde txikia udalerrian eratzen den tokiko energia-komunitatearen parte izango da, eta modu aktiboan parte hartuko du hura sortzen.
• Tokiko energia-komunitatearen kudeaketa eta instalazio fotovoltaikoak mantentzea erakunde eskatzailearen edo eratutako tokiko energia-komunitatearen erantzukizuna izango da.
• Instalazioak autokontsumo-modalitate kolektiboan jarri beharko dira, soberakinen konpentsazioarekin.
• Eratzen diren tokiko energia komunitateak irabazi asmorik gabeko erakundeak izango dira, udalerriko herritarren eta merkatarien (enpresaburua edo banakoa) partaidetza ireki eta boluntarioan oinarrituak, eta helburu nagusia izango dute beren kideei ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-onurak ematea, finantza-irabaziak eman beharrean. Horietan udalak edo tokiko entitate txikiak parte hartuko du, eta pobrezia edo kalteberatasun energetikoarekin eta genero-berdintasunarekin lotutako irizpide espezifikoak txertatzea baloratuko da.
AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
a) Energia-komunitateak sortzearekin eta instalazio fotovoltaikoak gauzatzearekin lotuta egin beharreko jardueren deskribapen zehatza. Horretarako, V. eranskinean ematen den inprimakia bete beharko da.
b) Estalkien jabetza edo erabilgarritasuna egiaztatzen duen agiria eta, hala badagokio, panel fotovoltaikoak instalatzeko behar diren administrazio-baimen edo -emakiden kopia. Titulartasun pribatuko estalkiak badira, alderdien arteko akordioa, estalki horiek instalazioak jartzeko erabil daitezen. Akordio horrek gutxienez 20 urteko iraupena izan beharko du, eta berariaz jaso beharko du GFAko Trantsizio Ekologikorako Zuzendaritza Nagusiak gauzatuko dituela instalazio-obrak, eta horretarako jabearen baimena izango duela.
c) Estalki horiek dagokion udal-plangintzako araudian xedatutakoarekin bateragarriak direla eta sostengu-ahalmenaren eta kontserbazio-egoeraren arabera instalazio fotovoltaiko bat hartzeko gai direla egiaztatzen duen agiria.
d) Udal erabakia, proiektua aurkeztutako dokumentazioaren arabera gauzatzea onartzen duena, bai eta tokiko energia-komunitate batek sortutako energia erabiltzea ere, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen duela dioen adierazpena. Udal erabakia edo tokiko erakunde txikiarena, proiektua aurkeztutako dokumentazioaren arabera gauzatzea onartzen duena, eta energia-komunitate bat eratzeko konpromisoa hartzen duena, bai eta instalazioek sortutako energia eratutako tokiko energia-komunitateak autokontsumo-erregimen kolektiboan erabiltzeko konpromisoa ere, soberakinak konpentsatuta, eta Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak instalazioa egitea eta legeztatzea bere gain hartzen duela onartuz.
e) Erantzukizunpeko adierazpen bat, adierazten duena erakunde horiek, onuradun izateko, ez dutela honako lege testu hauetan bildutako debekurik: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusitakoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21 bis 2) artikuluan jasotakoak, Adierazpen horretan, halaber, adieraziko dute egunean dituztela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak. Erakundeek erantzukizunpeko adierazpen bat egin ahal izango dute, adierazteko ez dutela debekurik erakunde onuradun izateko.
f) Halaber, konpromiso hau jasoko da: dokumentazioan, publizitatean, irudian edo materialetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabiliko da, emakumeen edozein irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexista saihestuz, eta berdintasunaren, presentzia orekatuaren, aniztasunaren, erantzunkidetasunaren eta genero-rol eta -identitateen aniztasunaren balioak dituen irudia sustatuko da (IV Eranskina).
g) Genero-ikuspegiari dagokionez, dirulaguntzak arautzen dituen 7. oinarrian ezarritako balorazio-irizpidea betetzen dela egiaztatzeko balio duen dokumentazioa aurkeztuko da (IV Eranskina).
h) Era berean, dirulaguntzaren 7. oinarri arautzailean ezarritako balorazio-irizpidea betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da, energia-komunitatearen eragin-eremuan pobreziarekin edo energia-kalteberatasunarekin lotutako irizpide espezifikoak txertatzeari dagokionez (Anexo IV).
i) Erakunde eskatzaileak eskabidearekin batera aurkezteko interesgarritzat jotzen duen beste edozer dokumentu, betiere loturik badaude oinarri arautzaile hauetan adierazitako helburuekin, lehentasunekin edo irizpideekin.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
Laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
ESKAERA AURKEZTEKO LEKUA
Eskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus). Bertan, laguntzen atarirako sarrera dago, eta horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, dagokion sinadura elektronikoa edo kode operatiboa erabiliz.
EBAZPEN EPEA
Ebazpena emateko, argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea bi hilabete izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.
JASO BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNAREN EFEKTUAK
Ezarritako epea igarotzen bada ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, erakunde interesatuek ulertuko dute ezetsitzat jo dutela, administrazioaren isiltasuna dela eta.