BONU SOZIAL ELEKTRIKOA
Bonu sozial elektrikoa, argindar fakturan ezartzen den deskontu bat da, baldintza batzuk betetzen dituzten herritarrentzat.
Baldintza horiek honakoak dira:
- Kontsumitzaile Txikien Borondatezko preziozko (KTBP/PVPC) kontratua izatea ohiko etxebizitzan (merkaturatzaile arautuekin)
- Kalteberetasun egoeran egotea: errenta baxua dutenek, pentsio minimoa jasotzen dutenek, familia ugariek, Bizitzeko Dirusarrera Minimoaren onuraduna izatea
- Baldintza bereziak (errenta mailaren arabera): desgaitasuna (>=%33), mendekotasuna, gurasobakarrak…
- Kalteberetasun egoeran egotea: errenta baxua dutenek, pentsio minimoa jasotzen dutenek, familia ugariek, Bizitzeko Dirusarrera Minimoaren onuradunek
- Kalteberetasun egoera larrian egotea: errenta kalteberatasun egoeran daudenekoen %50tik beherakoa dutenek
- Bazterkeria egoera jasan dezaketen herritarrak: kalteberatasun egoera larrian egoteaz gain Gizarte-zerbitzuek artatuta PVPC-ko fakturaren %50 finantziatuta dutenak dira (ezingo zaio hornikuntza elektrikorik eten)
BONU SOZIAL TERMIKOA
Espainiar gobernuak eskaintzen duen laguntza ekonomiko bat da, bonu sozial elektrikoa duten herritarrei zuzenean igortzen zaie, ez dago eskatu beharrik. Kokapen geografikoaren (Debagoienari dagokiona) eta eskatzailearen kalteberatasunaren arabera ematen da.
Gune klimatikoa | Egoera Zaurgarrian | Egoera Zaurgarri Larrian | Baztertze sozialeko arriskuko egoeran |
Alfa | 35 € | 56 € | 56 € |
A | 50,10 € | 80,16 € | 80,16 € |
B | 82,92 € | 132,67 € | 132,67 € |
C | 128,86 € | 206,18 € | 206,18 € |
D | 195,82 € | 313,30 € | 313,30 € |
E | 233,23 € | 373,17 € | 373,17 € |
Debagoienako udalerriei dagozkien gune klimatikoa:
- Gipuzkoan 400m-ra arteko altitudean dauden udalerriei D gune klimatikoa dagokie: Bergarari (157 m), Antzuolari (253 m), Oñatiri (242 m), Arrasateri (213 m), Aretxabaletari (245 m) eta Eskoriatzari (286 m).
- Gipuzkoan 400m-tik gorako altitudeko udalerriei E gune klimatikoa dagokie: Elgetari (471 m).