i-DE Eremu pribatua, elektrizitate kontsumoa eta maximetroak (hilean erabilitako potentzia maximoa) ezagutzeko doako plataforma da.
Bertan, erabiltzaile bakoitzak, bere izenean dauden merkaturatzaile desberdinen hornidura puntu guztien elektrizitate kontsumoak aztertu daitezke.
Hemen aipatzen dira, datu hauek ezagutzeko jarraitu behar diren pausoak:
1. WEB-ORRIAN EDO APP-AN SARTU
2. ARGINDARRAREN INGURUKO DATU EZBERDINAK AZTERTU
Erabiltzailearen datuak
App honetan erabiltzailearen datuak Eremu pertsonalean aurki ditzakegu.

Hasiera orria
App-a irekitzean irekitzen den hasierako orrian hurrengo datuak azaltzen dira:
- Azken egunean kontsumitutako energia kopuru totala. Zehaztasunez ikusteko aukera ere ematen digu.
- Aurreko fakturazio aldiko kontsumo totala eta martxan dagoen fakturazio aldian pilatutako kontsumoa.
- Espedienteak kudeatzeko gunea.
- Azken 14 hilabeteetan erabilitako gehienezko potentzia.
- Kontagailu digitala denbora errealean kontsultatzeko aukera.

Kontsumo-monitorea
A. Kontsumoen berri:
Alde batetik, aurreko fakturazio aldiko kontsumo totala eta martxan dagoen fakturazio aldian pilatutako kontsumoa ikus dezakegu.
Aldakuntza atalean, egungo fakturazio aldiko egun bateko kontsumoaren eta aurreko fakturazio aldiko egun bateko batez besteko kontsumoaren arteko aldea adierazten digu.
Fakturatutako edo martxan dagoen fakturazio aldiko kontsumoari buruzko informazio gehiago ere ikus dezakegu, Ikusi xehetasuna botoian sakatuta.

B. Kontagailurako sarrera:
Kontagailurako sarrera zuzena ere ematen digu, denbroa errealean erabiltzen ari garen potentzia ezagutzeko. Horretaz gain, irakurketa egiten ari garen egun horretako kontsumoaren berri ere ematen digu.
Operazioak minutu batzuk beharko ditu burutzeko, eta irakurketa batetik bestera, gutxienez 2 minutuko denbora tartea utzi beharko dugu.

Potentziaren kontsulta botoian sakatzen dugunean:

Kontsumoaren kontsulta botoian sakatzen dugunean:

C. Kontsumo maximoak:
Atal honetan aurreko egunean egindako kontsumo maximoa azalduko da grafiko batean.
Kontsumo datu hauek eguneka, asteka, hileka edo urteka bisualiza ditzakegu.
Xehetasunak ikusi botoian sakatuta, aukera daukagu kontsumo totala ezagutzeko baita aldizkako kontsumoak bistaratzeko ere.

D. Potentzia maximoak:
Atal honetan itxita dagoen hilabetean erabilitako potentzia maximoak ikus ditzakegu, eta kontratatuta daukagunarekin konparatu.
Hala ere, behin barruan gaudela, aukera ematen digu uneko hilabetean izan dugun potentzia erabilera maximoa ikusteko, ikusi uneko hilabetea botoian sakatuz.
Informazio gehiago jakiteko xehetasunak ikusi botoian sakatu.

Kontagailura sarrera
Kontagailura sartzeko hiru aukera eskaintzen dizkigu atala honek: momentuan konektatzea, neurketa programatzea eta PKE/ICP kontsultatzea eta birkonektatzea.
A. Kontektau orain:
Atal honetan, hamar neurketa ezberdin sortu, gorde eta alderatu ahal izango ditugu.
Neurketa berri bat sortzeko, “Neurketa berria” botoia sakatuko dugu, eta zain egongo gara app-a kontagailuarekin harremanetan jarri arte denbora errealean, une horretan gure kontagailuan erregistratutako potentzia eta irakurketa lortzeko. Ondoren, neurketa horri izen bat gehitu ahal izango diogu, gordetzeko eta berriro kontsultatzea errazagoa izan dakigun.
Kontagailuarekin harremanetan jartzea lortu arte itxaroteak 2 minutu iraun dezake.
Gerta daiteke kontsulta hori online egitean kontagailuarekin ezin komunikatzea. Izan ere, ezin baita konexioa bermatu eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan. Komunikazioak huts egiten badu, aurrerago proba dezakegu berriro.

B. Neurketa programatu:
Atal honetan ere, hamar neurketa ezberdin sortu, gorde eta alderatu ahal izango ditugu.
Neurketa bat programatu ahal izango dugu, etorkizuneko denbora tarte baten izango dugun kontsumoa jakiteaz gain, erabiliko ditugun potentzia ezberdinak ezagutzeko aukera ere emango digu, gure potentzia beharrak baloratu ahal izateko.
i-Den neurketa programatzeko jarraitu behar dugun prozesua
Neurketa berri bat sortu ahal izango dugu hasierako eta amaierako unea programatuz, biak ere data eta orduarekin. Kontuan izan behar dugu neurketa gutxienez 15 minutukoa eta gehienez 7 egunekoa izan behar dela.
Neurketa horietatik honako datu hauek lortuko dituzu:
- Potentzia maximoa eta minimoa, hasierako eta amaierako irakurketa eta kontsumoa aukeratutako aldian.
- Grafiko bat non programatutako tartean erabili izan ditugun potentzia guztiak adierazten diren, 4-6 minutuko aldietan. Datu hauek excel-eko datu bezala deskarga daitezke.
Neurketa aktibo bat dagoen bitartean, ezingo dugu beste bat programatu, programatutako tartea igaro arte itxaron beharko delarik berriz ere aukera hori izateko.

C. Kontsultatu eta birkonektatu PKE/ICP:
Atal honetan, gure kontagailua (PKE) denbora errealean zein egoeratan dagoen jakin ahal izango dugu, eta hornidura gainkarga dela eta sistema erortzen bada urrunetik birkonektatzeko aukera izango dugu.
Kontagailuaren egoera ezezaguna bada, minutu batzuk igaro ondoren kontagailuaren egoera berriro kontsultatu ahal izango dugu. Hala ere, kontagailuaren egoera deskonektatuta badago, aplikaziotik bertatik urrunetik konektatuz aktibatu ahal izango dugu.

Potentzia
Atal honetan, hilero eskatzen dugun gehienezko potentzia egiaztatu ahal izango dugu. Gainera, potentzia maximorako sarbidea ere izango dugu
urtean demandatua, kontratatuta dugun potentziarekin alderatuta.
Lehenetsita, uneko urtean eskatutako gehienezko potentziak erakutsiko dira, nahiz eta kontsultatu nahi dugun urtera aldatu ahal izango dugun, goiko ezkerraldean aurkituko dugun data-hautagailuaren bidez.
Grafikoaren bidez, gure kontratatutako potentzia (grisezko lerroan) hilabetez hilabete erabilitako potentzia maximoekin alderatu ahal izango dugu, bisualki.

Aukeratzen dugun urtea edozein dela ere, informazioa Excel edo PDF formatuan deskargatu ahal izango dugu Deskargatu ikonoan klik eginez.

