i-De Eremu pribatuak aukera ematen digu potentzien neurketa puntualak egiteaz gain, 15 minututik gorako eta 7 egunetik beherako denbora tartean neurketa jarrai bat egiteko. Honek hainbat aspektutan lagundu diezaguke gure kontratatutako potentzia egokiena aukeratzen potentzien aldiberekotasunen taulan. Baina nola?
- Gure potentzia erabilera puntak zeintzuk diren eta zenbat irauten duten ezagututa.
- Aparatu bakoitzak fase ezberdinetan potentzia erabilera altuagoak izaten dituztenez, behin hauek identifikatuta, ikusi dezakegu ea aparatuak desfasatuta martxan jarrita, bakoitzaren potentzia puntak solapatu gabe funtziona dezaketen, kontratatutako potentziatik behera.
- …
A. PROGRAMATZE-PROZESUA
Lehenik eta behin, Kontagilura sarrera atalean sartuko gara, eta bertan, ematen diguten hiru aukeretatik Neurketa programatzea aukeran sakatuko dugu.
Irekiko den leihoan Neurketa berria botoian sakatuko dugu.

Laiho berri bat irekiko da data. Bertan data eta ordu tartea aukeratuko dugu.




Data tartea programatu ondoren Neurketak programatzeko orrian aurretik eginda zeuden neurketekin batera agertuko da Neurketa egiten ari da lelopean.

B. PROGRAMATUTAKO NEURKETETATIK INFORMAZIOA ATERATZEN
Neurketa bi zatitan banatzen da. Lehenbizikoan datu orokorrak adierazten dira, bigarrenean, aldiz, potentzien grafikoa.
1. Datu orokorretan potentzia erabilera maximoak eta kontsumo totala dira daturik esanguratsuenak:

2. Grafikoan, aldiz, programatutako denbora tartean izan diren potentzia erabilera ezberdinen grafikoa agertzen da.

Potentzien grafikoan klikatzen badugu, hainbat datu atera ahal izango dugu, batez ere, elektratresnak martxan jartzeko eta itzaltzeko orduak apuntatzen baditugu:


Horrela, ordea, zaila da potentzia altuenen balio eta denbora tarte zehatzak ezagutzea. Datu hauek hobeto ikusteko onena datuok deskargatzea litzateke. Horretarako, eskumako goiko hiru laukitxoetan klikatuta guk nahi dugun formatua aukeratu ahal izango dugu.

