Erregai fosilak agortzen ari dira honezkero, bestalde, gure ozonoak ere jasan dezakeena baino CO2 emisio gehiago ari gara isurtzen. Egeorari aurre egiteko energia berriztagarriak sortzeko sistemek aurrera egin dute merkatuan, gero eta eskuragarriago dauzkagularik.
Energia berriztagarrien 1. bideo pilula vimeora igota eta hemen enkapsulatuta txertatzeko tokia
Eguzki-energia Fotovoltaikoa

PLAKA FOTOVOLTAIKOAK. Eguzki-argia elektrizitate bihurtzen du, efektu fotoelektrikoaren bitartez. Izan ere, material konkretuak gai dira fotoiak (argi-partikulak) xurgatzean elektroiak askatzeko, eta ondorioz, korronte elektrikoa sortzeko, korronte jarraian.
Elektrizitate hau gure etxebizitzetan erabiltzeko bada edota sarera isurtzeko, bi kasuetan ere, inbertsoreak instalatu behar dira elektrizitatea korronte alternora pasatzeko. Sistema osatzeko neurketa, metaketa eta babes ekipoak ere instalatzea ezinbestekoa da.
Eguzki-energia Termikoa

EGUZKI-ENERGIA TERMIKOA. Eguzki-plaka termikoak instalatzeak eguzki-energia baliatzen du beroa edo hotza sortzeko, nahiz eta normalean ur bero sanitarioa (UBS/ACS) sortzeko eta igerilekuak girotzeko erabiltzen diren.
Bi sistema existitzen dira:
- Termosifoiduna: Eguzki-panel termikoak eguzkiaren beroa plaken barruan dagoen fluidoari transmititzen dio. Termodinamikaren eraginez, fluido beroenak puntu gorenera igotzeko joera izango du, eta igotzean zirkuituan dagoen ur hotzagoa beherantz bidaliko du, likidoaren zirkulazioa sortuz. Zirkuitu itxian zirkulatzen dagoen ur-bero hori ur-metagailuaren barruko aldean kokatzen den bero-trukagailutik pasatzen da behin eta berriz, metagailuaren barruan dagoen ura berotuz.
- Behartutako zirkulaziokoa: Termodinamika erabili beharrean zirkulazio-ponpa erabiltzen da zirkuituko ura mugitzeko, erabilera aukerak handituz: ur sanitarioari beroa emateko, girotzeko sistemak (hotza edo beroa) bermatzeko, igerilekuetako ura tenperatzeko…
Bioenergia: Biomasa eta Biogasa

BIOENERGIAKO GALDARAK. Erregai bezala egurra edota animalien zimaurretik eta araztegietako ura garbitzeko prozesutik ateratako gasa baliatzen duten galdarak dira. Egurraren (pellet, ezpal edo enbor) errekuntzatiksortzen den CO2 aurrez zuhaitzaren bizitzan atmosferatik garbitu duena dela zikloa ixten dela onartzen da, zero emisioko errekuntza bezala kontsideratuz.
BIOGAS BIDEZKO KOGENERAZIOA. Biogasa erreta elektrizitatea sortzeko aukera ematen duten turbinak erabiltzen dira. Gas hauek zuzenean atmosferara isuri beharrean, energia sortzeko erabiltzen da. Bioerregaiak sortzeko erabili daiteke biogasa.
Energia Eolikoa

ENERGIA EOLIKOA. Haizearen indarra erabiltzen da elektrizitatea lortzeko. Haizea, baliabide agortezina da, baina zergatik? Eguzki-erradiazioak ez du eragin bera Lurraren gainazal osoan: eremu batzuk beste batzuk baino gehiago berotzen dira. Gune beroenetan, aire beroak gutxiago pisatzen duenez gorantz igotzeko joera izango du presio baxuko eremuak sortuz. Gune hotzenetan, berriz, airea jaitsi egiten da pisu handiagoa duelako presio altuko eremuak sortuz. Presioen arteko aldeak airea mugiarazten du eta haizea sortzen da.
Haizeak aire-sorgailuaren hegalak mugituko ditu, barruan duen sorgailua mugituz eta elektrizitatea sortuz.
Ezagunenak mendi magalean daudenak diren arren, gure balkoi eta espazio irekietan jartzeko moduko mini eolikak ere existitzen dira.
Energia hidroelektrikoa

ENERGIA HIDROELEKTRIKOA. Kasu honetan, altuera uraren mugimendua erabiltzen da elektrizitatea sortzeko. Ura naturalki mugitzen da gure mendietatik itsasorainoko bidean, baina korronte hauek elektrizitate gutxi sor dezaketen hidroelektrika txikietarako balio dezakete. Elektrizitate gehiago lortzeko sistema ezberdinak erabiltzen dira: posible da mendietako urei beraien bidea egiten utzi beharrean, tutu ezberdinen bidez denak turbima kokatuta dagoen tokiraino eramatea, ur guztien energia zinetikoa (abiadura energia) aprobetxatzeko. Beste aukera bat da, ur guztia presa batean metatzea. Kasu hoentan altuera ezberdintasuna eta pilatutako ur-horrek duen presioa baliatzen da, turbina mugitzeko eta elaktrizitatea sortzeko.
Aerotermia

AEROTERMIA. Funtsean, aerotermia, ziklo termodinamikoan oinarritzen da, likido hozgarrien erabilerari esker kanpoko airetik beroa ateratzea lortzen duelarik. Azken belaunaldiko bero-ponpa elektrikoak oso teknologia eraginkorra dutenez, eregulazio ikuspegitik berriztagarritzat jotzen dira. Izatez, ohiko galdarak baino askoz eraginkorragoak dira.
Aerotermia-sistemak neguan berokuntza, udan hoztea eta urte osoan ur beroa emateko diseinatuta daude.
Geotermia

GEOTERMIA. Energia berriztagarri eta garbitzat hartzen da. Ematen duen beroa mugagabea da, zorupeko tenperatura oso egonkorra delako; horri esker, energia-etekin handiak lor daitezke.
Energia geotermikoak lurraren barruko beroa baliatzen du ur beroa eta etxeko berokuntza lortzeko, erregai fosilen alternatiba bat eskainiz. Neurri txikiagoan bada ere, elektrizitatea sortzekoe ere erabiltzen da.