ENERGIA BEHATOKIA

Gure eskualdeko udalerrietan, orokorrean, industria maila oso altua daukagu. Industriak bertan kontsumo eta CO2 emisio handiak eragiten ditu, baina baita hara eta hona pertsonak zein merkantziak mugitzeko erabiltzen diren ibilgailuek ere.

Debagoieneko energia atari honetan bertan aurkituko dugu eskualdeko energia-kontsumoen bilakaerari buruzko informazio eguneratua. Zein izan da kontsumoaren bilakaera? Zertarako erabiltzen da energia hori guztia?

Debagoieneko behatokia

Irakurketa errazteko pantaila osora irekitzea komenio da, eta ondoren, klikatzeko aztertu nahi dugun item horretan. Hauek dira lantzen direnak: kontsumitutako argindar kWh kopurua, beroa sortzeko kontsumitutako gas kWh kopurua, sortutako CO2 emisio kopurua, berriztagarrien bidez sortutako energia kWh kopurua eta garraioan kotsumitutako kWh energia kopurua.

Iragazkiak erabili ditzakegu datuak udalerrika bereizteko, udalerrien arteko konparaketa egiteko edota eskualdeko datu orokorrak ezagutzeko. Datuok urteka edo urteak multzokatuz konpara ditzakegu.