ENERGIA KOMUNITATEAK

Zer dira?

Irabazi asmorik gabeko egiturak dira, eta gure inguruan, batez ere, kooperatiba forma hartu dutenak. Enpresak eta administrazioak ere partaide izan daitezke, baina batez ere herritarrak dituzten erdigunean.

Gaur egun, energia sortzeko proiektuak garatzen hasi badira ere, batez ere instalazio fotovoltaikoak jartzen, bestelako proiketuak ere aurrera eramatea ere badute helburu: mugikortasun partekatu eta jasangarria, efizientzia energetikoa eta energia kontsumo arduratsua.

Debagoienan hainbat sortu dira azken urteetan eta martxan daude! Informazio gehiago nahi izatekotan, pasa Energia Bulegotik edo jarri zuzenean Energia komunitateekin harremanetan.

Debagoieneko Energia-Komunitateak