ESKUALDEKO ENERGIA-KOMUNITATEAK

Energia-komunitateak vs. autokontsumoa

Autokontsumoko energia komunitateek, hau da, autokontsumo kolektiboek, energia berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea sozio diren erabiltzailek kontsumituko dutena izango da.

Komunitate energetiko lokalen kasuan, irabazirik gabeko erakunde hauek ingurumen jasangarri eta arduratsua bilatzeaz gain, gizarte ekitatibo eta solidario baterako konpromisoa ere erakusten dute. Horretarako, energia berriztagarria sortzen dute ondoren berau tokiko bizilagunen eta sozioei koste energetiko baju batean salduz, bestelako zerbitzuak ere emanez (auto elektrikoen birkarga, eraikinak isolatzeko finantziazioak sortuz, zuhaitzak landatuz,…)  eta tokiaren garapena errazteko instrumentu gisa erabiliz, hau da, natura eta gizartearen onura  lortzea bilatuz, hiritarren parte hartzea  bultzatuz.

Irabazirik gabeko erakundeak izanik, energiaren salerosketatik ateratatako irabaziak ingurumena zein gizartea hobetzeko erabiliko dira, besteak beste:

  • komunitatearentzako kosteak eta dependentzia energetikoa murriztuz,
  • sisteman energia berriztagarriak txertatzea erraztuz,
  • lan eskaintzak sortuz eta berriztagarrien sektorearen negozio lokalen garapenarekin lagunduz,
  • komunitatean hiri- eta nekazal-lurretako bizi-baldintzak hobetzeko inbertsioak mugituz,
  • kohesio soziala bultzatuz,
  • etabr…

Komunitate berriak sortzen laguntzeko

Energia berriztagarrien komunitateak sortzeko asmoa izanez gero, Debagoiena 2030-eko Energia-komunitateen sustapenerako bulegora, hots, Energiaren Puntura jo dezakegu informazio eske.

Energiaren Pilulak 01: Egoera energetikoa Debagoienean
Energiaren Pilulak 02: Herritarrak egoera energetikoaren aurrean
Energiaren Pilulak 03: Energia-komunitateak
Energiaren Pilulak 04: Energia-komunitateen praktika ezberdinak

Eskualdeko Energia-Komunitateak

Eskualdean herritarroi Energia Berriztagarriaz elikatzeko aukera ematen diguten hainbat Energia-komunitate sortu dira. Momentuz hauek dira gurean jadanik martxan daudenak:

Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba

Nola funtzionatzen du?

Leintz Bailarako Ekiola irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da eta 1,2 MWko instalazio fotovoltaikoa du Garaiako Teknologia Parkeko lursail batean. Kooperatibako bazkide egiten diren herritarrek instalazio horren jabetzaren zati bat eskuratuko dute, kapital ekarpen baten truke. Partaidetza horrekin beraien etxeetako argindar kontsumoaren %100 estaltzeko adina energia sortuko dute.


Zeinek har dezake parte?

Haren kontsumo-puntua Leintz bailarako herriren baten duen edozein herritarrek parte har dezake; hau da, kontsumo-puntua Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan edo Leintz Gatzagan duenak.


Zenbatekoa da egin beharreko kapital ekarpena?

Egin beharreko kapital ekarpena ezberdina da bakoitzaren argindar kontsumoaren arabera.
Hona hemen erreferentziazko zifra batzuk:

1.200 kWh kontsumoa urtean = 798 €
1.600 kWh kontsumoa urtean = 1.064 €
2.000 kWh kontsumoa urtean = 1.330 €
2.200 kWh kontsumoa urtean = 1.463 €

Erreferentziazko zifrak aipaturikoak badira ere, egin beharreko kapital ekarpen zehatza jakiteko, bete honako formulario hau.


Zein prezio izango du energiak?

Sortzen den energiak 45 €/MWh-ko prezioa izango du, instalazio fotovoltaikoa zure uneko kontsumoa estaltzeko nahikoa energia sortzen ari den momentuetan. Prezio hori da Leintz Bailarako Ekiolari energia hori ekoiztea kostatzen zaiona. Instalazio fotovoltaikoa behar duzuna baino energia gehiago ekoizten ari denean, soberakina merkatura saldu eta salmentarengatik konpentsazio bat jasoko duzu. Gutxiago ekoizten ari denean, berriz, falta dena merkatutik erosiko da, argindarrak momentu horretan merkatuan duen prezioan. Hori guztiori Leintz Bailarako Ekiolak kudeatuko du eta informazio guztia merkaturatzaileak bidaliko dizun fakturan azalduko zaizu.

Esnargi (Eskoriatza)

Nola funtzionatzen du?

ESNARGI irabazi-asmorik gabeko kooperatiba da, eta aldian behin bilerak egiten dituzte landu nahi dituzten proiektuak zehazteko. Talde eragilean, kontraste-taldean edo interesatuan parte har daiteke.


Zeinek har dezake parte?

Ongi etorriak izango dira Eskoriatzan bizi eta proiektu honetan parte hartzeko ilusioa duten guztiak.


Zein bazkidetza mota aukeratu daiteke?
  • Bazkide laguntzaile edo erabiltzaile izatea aukeratu daiteke.:
    • Bazkide laguntzaileak kooperatiba bultzatzea du helburu. Zenbat eta gehiago izan, are eta indar handiagoa.
    • Bazkide kontsumitzaileak, herrian kokatutako plaka fotovoltaikoetatik sortutako energia kontsumitzeko zerbitzua erabili ahalko du. Momentuz, zerbitzu hau ez dago aktibo, berau martxan jartzeko lanean dabiltza.

Zenbat ordaindu behar da?
  • Bazkide laguntzaileek
    • Norbanakoek 50€ ordaindu behar dute.
    • Enpresek 1.000€.
  • Bazkide kontsumitzaileek
    • Norbanakoek 50€ ordaindu behar dute.
    • Enpresek 100€.
  • Bazkidetza mota aldatzean ez da diru gehiago jarri behar eta bazkidetza uzten denean, bazkideri dirua itzultzen zaio estatutuetan araututako prozedurari jarraituz.

Ixotzen (Elgeta)

Nola funtzionatzen du?

IXOTZEN irabazi-asmorik gabeko kooperatiba da, eta bi astean behin bilerak egiten dituzte landu nahi diren proiektuak zehazteko. Kooperatiba udaletxearekin elkarlanean dabil energiarekiko dependentzia murrizteko azterketak eta balorazioak egiten.


Zeinek har dezake parte?

Elgetarrentzako energia-komunitatea da hau. Lehenbiziko, proiektua osatuta dagoen arren, bigarren bat martxan jartzeko bidean daude bazkide gehiagorentzako energia garbia lortzeko.


Zein dira egin beharreko diru-ekarpenak?
  • Bazkide egiteko hasierako ekarpena (diru hau galdu egiten du bazkideak):
    • Pertsona fisikoen kasuan: 40 €
    • Pertsona juridikoen kasuan: 100 €
  • Proiektuan parte hartzeko derrigorrezko ekarpena:
    • Pakete bakoitzeko (250 Wp) 150 €. Ekarpen hau berreskuratzeko auekra egongo da etorkizunean proiektutik irtetea erabakitzen dutenentzat
    • 25€-ko kuota urtero, kooperatibako gastuak ordaintzeko da. Ekarpen hau ez da bueltatzen.

Zenbateko paketeak eskaintzen dira?
Eskatutako kWpPakete kopurua
2501
5002
7503
1.0004
1.2505
1.500
Petsona fisikoentzako topea
6
3.750
Pertsona juridikoentzako topea
15