EEE – Emisio gutxiagoko ibilgailuetan inbertsioak egiteko laguntza-programa
Laguntza-programa honen lehentasunezko helburua EAEko ibilgailuen parke mugikorra berritzen laguntzea da, dirulaguntzak emanez mota hauetako ibilgailuak erosteko: emisio gutxiagokoak, berriak edo erakusketakoak, M1 eta N1 ibilgailu-kategoriakoak, M1 kategoriako ibilgailuentzat 125 g/km-tik beherako CO2 emisioekin eta 150 g/km-tik beherako emisioekin N1 kategoriakoentzat.
Informazio telefonoa 946 620 600
Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: www.euskadi.eus
ONURADUNAK
Honako hauek lortu ahal izango dituzte dirulaguntzak:
- Euskadin bizi diren pertsona fisikoak.
- Izaera pribatuko pertsona juridikoak, egoitza sozial eta fiskala Euskadin daukatenak.
- Izaera pribatuko pertsona juridikoak, egoitza soziala eta fiskala Euskadin ez daukaten arren, ondoren adierazten diren baldintza guztiak betetzen badituzte:
- beren jarduera Euskadin garatzen badute,
- bertan egoitza badute, eta
- beren plantillaren zati bat bertan baldin badute.
hori guztia, laguntza-programa hau EHAAn argitaratu den datatik aurreko bi urteetan gutxienez.
JARDUERA SUBENTZIONAGARRIAK ETA HAIEN BALDINTZAK, ETA IBILGAILUEN GAINEKO PREZIOAK
Programa honen ondorioetarako, jarduketa subentzionagarri izaera izango du M1 y N1 kategorietako ibilgailu arinen, berrien edo erakusketakoen erosketak:
- 125 g/km-tik beherako CO2 emisioekin M1 kategoriako ibilgailuentzat,
- 150 g/km-tik beherako CO2 emisioekin N1 kategoriako ibilgailuentzat.
Erakusketako ibilgailu gisa hartzen dira 9 hilabetera bitarteko antzinatasuneko ibilgailuak, lehen matrikulaziotik salerosketa-fakturaren datara bitarteko aldia hartuta.
Dirulaguntza jaso dezaketen ibilgailuak elektriko puruak, hibrido entxufagarriak, autonomia zabaldukoak, hidrogenozkoa, petrolioaren gas likidotuen bidez propultsatuak, gas naturalekoak, gasolinakoak edo gasoleokoak izan ahalko dira.
NAHITAEZKOA da honako baldintza hauek betetzen dituen ibilgailu bat txatar bihurtzea:
- Laguntzaren eskatzailea ibilgailuaren jabea izango da nahitaez,
- Txatar bihurtzea 2025eko apirilaren 1etik aurrera egin beharko da.
- M1 edo N1 kategoriakoa izan beharko du.
- Txatar bihurtuko den ibilgailuaren kategoriak erositakoarekin bat etorri beharko du; M1 edo N1 (furgoneta-furgoneta edo auto-auto). Ez da baimentzen auto baten erosketa furgoneta baten txatar bihurtzearekin edo alderantziz.
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga egiaztatu beharko da, Euskadiko udalerri batean behar bezala ordaindua, gutxienez 2024tik, eta
- Txatar bihurtutako ibilgailuak honako bi baldintza hauetako bat bete behar du:
- 20 urteko edo gehiagoko antzinatasuna eduki beharko du (lehen matrikulaziotik txatar bihurtutako datara bitarte), edo
- M1 kategoriako ibilgailuen kasuan 175 g CO2/km baino gehiago isurtzea eta 200 g CO2/km baino gehiago N1 kategoriako ibilgailuen kasuan.
Honako baldintza hauek betetzen dituzten jarduketak bakarrik onartuko dira: beren izaera edozein delarik ere (konturako kopuruen ordainketa edo beste edozein kontzeptukoa barne) 2025eko apirilaren 1etik aurrera jaulki diren faktura eta ordainketa-egiaztagiriak.
- Erositako ibilgailuaren gehieneko prezioak ezin izango du gainditu:
- M1 ibilgailuen kasuan, 40.000 euro (BEZa eta matrikulazio-zergak barne hartu gabe).
- hidrogenoko M1 ibilgailuen kasuan, 75.000 euro (BEZa eta matrikulazio-zergak barne hartu gabe).
- N1 ibilgailuen kasuan, ez da gehieneko preziorik aplikatzen.
EMISIOAK
Ibilgailuen emisioak ezagutzeko, merkatuan dauden ibilgailu berrien kontsumoei eta CO2-emisioei buruzko gida kontsulta dezakezu. https://coches.idae.es/guia-emisiones-consumos
LAGUNTZEN ZENBATEKOA ETA ONURADUN BAKOITZEKO MUGAK
Erositako ibilgailu bakoitzeko emango den laguntzaren zenbatekoa % 20koa izango da eta diruz lagun daitekeen kostuari aplikatuko zaio; nolanahi ere, laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da inola ere 3.500 eurotik gorakoa izango ibilgailu bakoitzeko.
Gehienez ibilgailu bat erosi ahal izango da laguntza eskatu duen pertsona fisiko bakoitzeko, eta hiru ibilgailu pertsona juridiko bakoitzeko; bigarren kasu horretan, laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko da erositako ibilgailu bakoitzeko.
BESTE LAGUNTZA BATZUEKIKO BATERAGARRITASUNA
Programa honen esparruan emandako laguntzak, helburu bererako eman daitezkeen beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin bateragarriak izango dira, edozein administraziotik edo erakunde publiko edo pribatutatik datozenak, nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, baldin eta orokorrean, kostu subentzionagarriaren % 70a baino txikiagoa edo berdina den laguntza-portzentaje bat osatzen badute.
Beste erakunde batzuetatik datozen dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak EEEren aldetik dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoren gauzatzen badira, pertsona onuradunak EEEri jakinarazi beharko dio, eta dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen multzoaren azterketatik ondorioztatzen bada aurrerakin itzulgarriaren zenbatekoa murriztu beharra, laguntza guztiz edo partzialki errebokatzeko dagokion ebazpenaren bitartez jakinaraziko da.
INDARRALDIA (eskaerren aurkezpena eta justifikazioa)
Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 15ean amaituko da, deialdian aurrekontu erabilgarria egonik ere. Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko.
DOKUMENTAZIOA
Ordezkaritzaren-xedapena-EVE.pdf
Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: www.euskadi.eus