EVE-ko dirulaguntza programak
IREKITA DAUDEN DEIALDIAK
Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa.
Energia berriztagarri elektrikoen hedapena bilatzen duten ekintzak sustatzea da laguntza-programaren helburua, betiere autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko (fotovoltaikoa eta eolikoa) instalazioen bidez, baita klimatizaziorako bero-ponpetan edota ur bero sanitarioan oinarritutako energia berriztagarrien (aerotermia, geotermia zundaketa bertikalekin, eta hidrotermia) instalazio termikoen bidez ere.
Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa.
Laguntza-programak 25 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten eta EAEko lurraldean kokatuta dauden bizitegi-jabeen komunitateen eraikinetako instalazio elektrikoen berritzea babestea bilatzen du. Hau da, 1999. urtea baino lehen eraikita dauden eraikinetako egoitza-jabeen komunitateak.
Emisio gutxiagoko ibilgailuetan inbertsioak egiteko laguntza-programa.
Laguntza-programa honen lehentasunezko helburua EAEko ibilgailuen parke mugikorra berritzen laguntzea da, dirulaguntzak emanez mota hauetako ibilgailuak erosteko: emisio gutxiagokoak, berriak edo erakusketakoak, M1 eta N1 ibilgailu-kategoriakoak, M1 kategoriako ibilgailuentzat 125 g/km-tik beherako CO2 emisioekin eta 150 g/km-tik beherako emisioekin N1 kategoriakoentzat.
GAUZATU ENERGIA – Euskadiko toki-administrazio publikoaren sektorean energia berriztagarriak erabiltzeko eta energia-efizientziako inbertsioak egiteko aurrerakinitzulgarrien programa.
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) aurrerakin itzulgarrien programa hau ireki du, mugikortasun jasangarriagoa eta energia-kontsumoaren efizientzia eta baliabide berriztagarrien aprobetxamendua helburu duten ekintzak sustatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako udal-instalazio eta -eraikin publikoetan, Euskadiko toki-administrazio publikoaren sektorean iraunkortasuna bultzatzeko.