ARGINDARRA

FAKTURA ULERTZEKO GIDA

1. ZER MOTAKO KONTRATUA DAUKAT, ARAUTUA ALA LIBREA

Bi merkaturatzaile mota daude, eta mota bakoitzak tarifa mota bat eskaintzen du. Lehenbizikoak, merkatu arautuko tarifak eskaintzen ditu, eta besteak, aldiz, merkatu librekoa.

  1. MERKATU LIBREA: Konpainia bakoitzak bere tarifa propioak eskaintzen ditu. Ehunka konpainia daude, bakoitzak tarifa bat baino gehiago eskain dezakeelarik.
  2. MERKATU ARAUTUA: Kontratua merkatu arautukoa bada, Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioa (KTBP/PVPC) izeneko tarifa bidez egituratzen da. Prezioaren balioa aldakorra da egun eta ordu bakoitzean, elektrizitateko merkatuko prezioaren araberakoa delako. Merkatuko prezio hau legez estipulatutako gehikariekin osatzen da orduz orduko KTBP/PVPC prezioaren balioa emanez. Espainia mailan 8 erreferentziazko merkaturatzaile daude, baina horietako bi Ceuta eta Melillarako soilik dira. Merkaturatzaile hauek ezin dute tarifa erregulatuez beste ezer eskaini, eta enpresa hauetatik at inork ere ezin dizu tarifa hau eskaini. Hori dela eta oso erraza da faktura baten KTBP/PVPC bidezko tarifak identifikatzea, konpainiaren izenari begiratuta soilik. Penintsulan KTPB/PVPC eskaintzen duten erreferentziazko sei merkaturatzaileak hauek dira:
ERREFERENTZIAZKO MERKATURATZAILEAWEB ORRIAK (ARGINDARRA KTBP/PVPC)
Baser (TotalEnergies Taldea)https://www.basercor.es/es/
Curenergia (Iberdrola Taldea)https://www.curenergia.es/
Energia-erreferentziazko merkaturatzailea (CHC Taldea)https://www.corenergetico.es/es/
Energia XXI (Endesa Taldea)https://www.energiaxxi.com/hogares.html
Gas & Power (Naturgy Taldea)https://www.comercializadoraregulada.es/regulada
Régsiti (Repsol Taldea)https://areacliente.regsiti.com/bienvenida

2. TARIFA MOTAK

Garrantzitsua da kontsumoaren zenbatekoaz gain, noiz kontsumitzen dugun jakitea, lagungarria baita tarifa bat ala bestea aukeratzerako orduan. Hiru mota daude:

Ordutegi bereizketarik gabekoa: prezio bakarra du eguneko 24 orduetarako. Lehenbiziko urtean zehar tarifa mantentzen da baina ordutik aurrera konpainia bakoitzak erabakitzen du tarifen aktualizazioa zenbatero egin. Eguneko energia kontsumoa modu erregularrean egiten dutenentzat aproposa da, edota ordutegiari begira egon nahi ez dutenentzat.

Ordutegiaren bereizketa: konpainia batzuek kontsumoa gehien egiten diren orduetan prezio merkeagoa izatea eskaintzen dute, gainerako orduetarako prezio garestiagoa eskainiz. Elektrizitate gehien noiz kontsumitzen duten dakitenentzat da egokia.

Hiru alditakoa: prezio ezberdinak ditu asteko egunaren eta orduaren arabera; prezio garestienak P1 puntako aldian (astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 eta 18:00-22:00), prezio ertainak P2 aldi lauean (astelehenetik ostiralera 8:00-10:00, 14:00-18:00 eta 22:00-24:00) eta prezio baxuenak P3 haraneko aldian (astelehenetik ostiralera 00:00-8:00 eta Asteburu eta jai egunak 00:00-24:00).


3. ORDAINTZEN DENA

Argindarraren fakturan hainbat gauza ezberdin ordaintzen dira.

Alde batetik, kontratatutako potentzia kobratzen digute, kontratuta daukagun kW bakoitzeko ordaintzen delarik, bestetik, kontsumitutako energia kopurua eta bonu sozialaren finantzaketa ere. Honi guztiarei argindarraren zerga gehitzen zaio (%5,11). Azkenik, kontagailuaren alokairua ere kobratzen digute. Aurreko guztien baturari, hau da, fakturaren azken prezioari, BEZa aplikatzen zaio (%21).

  1. Energiaren terminoa
    • Potentzia: kontratuta daukagun kW bakoitzeko ordaintzen da
    • Kontsumitutako energia kopurua
    • Bonu sozialaren finantzaketa: fakturatutako egun kopuruaren arabera kobratzen da (0,013€/egun)
    • Argindarraren zerga: Aurreko terminoen totalari aplikatzen zaio (%5,11)
  2. Bestelakoak
    • Kontagailuaren alokairua (0,0266 €/egun)
    • Merkatu libreko tarifetan, derrigorrezkoak ez diren bestelako zerbitzu edo aseguruak (Adi! Askotan ez dakigu zerbitzu hau kontratuta daukagunik ere, eta alferrik ordaintzen ari gara!)
  3. BEZ (%21): Aurreko bi atalen baturari BEZa aplikatzen zaio.

4. ZENBATERO ORDAINTZEN DUT

Kontratu motaren arabera, argindarra ordaintzen den epealdia desberdina izan daiteke, hilabete bat edo bikoa izanik, normalean, nahiz eta tarteka luzeagoak ere izaten diren. Iraupen tartea ezagutzea garrantzitsua da, zenbat eta luzeagoa epealdia are eta kontsumo handiagoa ordainduko baitugu.


5. BESTE ZEIN DATU AGERTZEN DIRA FAKTURAN
  • Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala (HPKU/CUPS): instalazioaren identifikazio zenbakia da eta beti berdina izango da kontratua edo komertzializatzailez aldatuta ere. ES letrez hasi, 16 zenbaki ondoren eta 2 letrez amaitzen da. Edozein arazo izanez gero hornitzailearekin harremanetan jartzeko erabili ohi da, baita beste tarifa batera pasatzeko ere.
  • Fakturazio datuak: fakturazio aldia, faktura kobratzeko data, kontratuaren datuak eta titularraren datuak
  • Hornidura datuak:
    • fakturazio aldiko kontsumoak P1, P2 eta P3 aldietan eta totala
    • fakturazio garaian eta azken 12 hilabeteetan demandatutako potentzia maximoa
  • Gure kontsumoak azken 14 hilabeteetan izandako bilakaeraren grafika (honek azkeneko fakturako kontsumoa aurreko urtekoarekin konparatzeko aukera ematen digu).
  • Erosten dugun elektrizitatearen jatorria (berriztagarriek A nota dute) eta ingurumen-inpaktua (erositako energia sortzeko isuri diren hondakin erradiaktiboak)

6. NOLA KALKULATU ORDAINTZEN DENA

POTENTZIAREN GASTUA

Argindarra erabili ez arren, berdin-berdin ordaintzen den gastua da energia etxera iristegatik. Etxe, negozio edota gailuen erabileraren araberakoa izan ohi da eta normalean 3.3 eta 4.6 kW artekoa da ala ere handiagoa edo txikiagoa ere izan daiteke.

Potentziaren gastua honako formularen bidez kalkula daiteke:
Potentzia = Kontratatutako kW kopurua * kW bakoitzeko prezioa eguneko * fakturazio epeko egun kopurua
Adibidez = 3,5 kW * 0.1311 €/kW-egun * 30 egun = 13.77 €

KONTSUMITUTAKO ENERGIAREN GASTUA

Kasu honetan, fakturazio-aldian kontsumitutako energia kWh-tan adierazita etorriko da. Tarifa motaren arabera kalkulua modu desberdinean egiten da:

Diskriminaziorik gabeko tarifarekin

kWh bakoitzak prezio finkoa izango du (fakturazioko denbora tarte bakoitzerako prezio bat eman diezagukete). Hori dela eta, egin behar dugun gauza bakarra da prezio hori kontsumitu dugun kWh kopuruagatik biderkatzea izango da, kontsumitutako energiaren gastua lortzeko.

Kontsumitutako energiaren gastua = Kontsumitutako kWh kopurua * prezioa (€/kWh)


Adibidea: 275 kWh * 0,1243 €/kWh = 34,18 €

Ordutegi diskriminazioduten tarifarekin

Konpainiak kontsumoa ordutegi-aldietan banatuta eman beharko liguke. Tarte bakoitzean kWh bakoitzak prezio ezberdina izango duenez, energiaren gastu totala lortzeko, tarte bakotizeko kWh bakoitza dagokion prezioarekin biderkatu beharko da, amaieran, tarte guztietako gastuak batuz.

P1-en Kontsumitutako energiaren gastua = P1-en Kontsumitutako kWh kopurua * P1-eko prezioa (€/kWh)

P2-n Kontsumitutako energiaren gastua = P2-n Kontsumitutako kWh kopurua * P2-ko prezioa (€/kWh)

P3-n Kontsumitutako energiaren gastua = P3-n Kontsumitutako kWh kopurua * P3-ko prezioa (€/kWh)

Guztira Kontsumitutako energiaren gastua = P1-en Kontsumitutako energiaren gastua + P2-n Kontsumitutako energiaren gastua + P3-n Kontsumitutako energiaren gastua


Adibidea:

P1-eko gastua = 41 kWh * 0,188041 €/kWh = 7,71 €

P2-ko gastua = 40 kWh * 0,11622 €/kWh = 4,65 €

P3-ko gastua = 94 kWh * 0,080428 €/kWh = 7,56 €

Guztira = 7,71 € + 4,65 € + 7,56 € = 19,92 €

KTBP/PVPC edo bestelako tarifa indexatuekin

Egun eta ordu bakoitzean kWh bakoitzak prezio ezberdin bat daukanez, kalkulu orrien laguntza beharko dugu fakturazio epeko energia totalaren gastu lortzeko. Hau aurrera eramateko ezinbestekoa izango da, alde batetik, Datadis aplikaziotik fakturazio-aldiko kontsumoak deskargatzea. Eta bestetik, ESIOSen webgunetik fakturazio aldiari dagozkion KTBP/PVPCak deskargatzea *.xls formatuan. Behin bi excelak deskargatuta datuak bateratu behar dira datak eta orduak kointzidiarazten. Azkenik, formula bat ezarriko zaio lerro bakoitzari kontsumoa eta tarifa biderkatuz, amaieran, ordu guztiei dagokien gastuaren batuketa egiten delarik.

Ez da berehala egiten kalkulua, beraz, jakin nahi baduzue ea zenbatekoa izango zitekeen zure faktura KTBP/PVPCan, onena da, faktura guztien amaieran www.comparador.cnmc.gob.es estekan klikatzea (paperezko bertsioan QRa agertzen da) eta bertan beste hainabt tarifen konparaketaz gain KTBP/PVPC-koa ere agertuko zaizu.

FAKTURA HOBETZEKO AHOLKUAK

KONTRATATUTAKO POTENTZIA GURE BEHARRETARA EGOKITU

Kontuan izan behar duguna da, potentzia terminoan ordaintzen duguna dela hainbat aparatu elektriko batera erabiltzeko aukera izatea. Batzuetan aparatu asko izan ditazkegu martxan eta bestena, berriz, apenas hozkailua. baloratu behar dugna da ea merezi digun badazpadan horrengatik egunean egun erabiltzen dugunagatik baino potentzia altuagaoka ordaintzea merezi duen, ala familian erabaki dezakegun ea posible dugun aparatuen erabilera denboran zehar eskalonatzea.

Balorazio hori egiteko, kontagailu digitaletara jo dezakegu gure azkeneko lau hilabetetako potentzia erabilera maximoak begiratzeko. Edo askoz azkarragoa dena, gure fakturetan edota DATADISen begiratzea azken urtean eskatutako gehienezko potentziak datua. Egia da, batean zein bestean agertzen diren gehienezko potentziak direla 15 minutuko multzotan egindako batezbestekoa, eta posible dela minutu gutxiz irauten duen potentzia altuagoak izatea motoreak dituzten aparatuak martxan jartzean, batik bat. Honek, berez, ez luke berebiziko arazorik suposatu beharko, etxebizitza bateko erabilera normaletan potentzia altu horiek ez dutelako 15 minutu baino gehiago irauten.

Bestalde, askok buruan daukagu kontratutako potentzia gaindituaz bat saltatzen duela potentzia kontrolatzeko etengailuak (PKE/ICP), baina ez da horrela. Aparatu hauek marjin batzuk dituzte potentziaz pasatuaz bat soilik ez saltatzeko. Saltatzeko kurbak UNE 20.317 arauaren arabera ezarrita daude. Bi kurba daude fabrikatzaileei ere errore marjin bat ematen zaielako:

Hemen uzten dizuet Iberdolak berak bere webgunean honen inguruan utzitako informazioa.

Aspektu hauek guztiak jasota, hurrengo taula sortu dugu errazago jakiteko ea zein izan daitekeen kontratatutako potentziarik egokiena gure familiarentzat. Hauexek jarraitu beharreko pausoak:

  1. Azkeneko urteetako gehienezko potentzia erabilerak aztertu
  2. Baloratu elektratresnen ohiko erabilera denborak
  3. Kontuan izan beharreko beste aspektu batzuk:
    • Kasu askotan aparatu elektrikoek termostato bat dute. Honek esan nahi du hasieran potentzia osoz lan egiten badu ere konsignako tenperaturara iristean potentzia bajatzen duela, eta ondorioz, ez dagoela erabilera osoan zehar potentzia maximoan.
    • Garbigailuak eta ontzi-garbigailuak bezalako aparailuek programa momentu ezberdinen arabera potentzia ezberdina erabiltzen dutela, potenzia maximoa oso minutu gutxitan erabiltzen dutelarik. Potentzia maximoa berotzeko fasetan erabiltzen dute, garbigailuaren kasuan lehenbiziko 15-20 minututan. Ahal denetan ECO programak erabilita tenperaturak jaisten dira, programen denbora luzatuz. Denboran luzatzen honek ez du energia asko gehitzea suposatzen fase horietako potentzia beharra askoz baxuagoa delako ura berotzeko duenarekin konparatuz.
  4. Aukera ona da i-DE Eremu Pribatuan erregistratzea eta bertan potentzien irakurketa programatuak egitea datu zehatzagoak lortzeko. Programa hau erabiliz etxetresna ezberdinen potentzia beharrak lortu ditugu:
ONTZI-GARBIGAILUA EKO PROGRAMAN
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-650
6-3540
35-412.190
41-462.140
46-55160
55-612.230
61-71130
71-12660
126-136130
136-1412.220
141-146140
146-1512.380
151-156190
156-175100
ARROPA-GARBIGAILUA UR HOTZAREKIN
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-5160
5-9260
9-14200
14-19250
19-24300
24-28350
ARROPA-GARBIGAILUA 30 ºC-an
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-5880
5-15900
15-25275
25-30850
30-35440
35-45545
LABEA 200 ºC-an
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-5
Aurreberoketa
3.510
5-10230
10-15
Atea ireki ondoren
3.470
15-30250
30-40
Amaierako aireztagailua
130
INDUKZIOA
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-10310-340
10-15150-230
Su txikia potentzia baxuan
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-101.470
10-15450
Su txikia potentzia erdian
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-52.010
Su txikia potentzia topera

Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-10540
10-15320-460
Su handia potentzia baxuan
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-102.190
10-15500-800
Su handia potentzia erdian
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-52.810
Su handia potentzia topera
ARROPA-LIXAGAILUA
Martxako denbora tarteak
(min)
Potentzia
(W)
0-52.200
5-25100

Gure aparatuen aldiberekotasunak kontuan hartuz, taulan potentzia bateratua aldiberekotasun denbora tarteari dagokion kolorean kokatuko dugu.

Taulako aldiberekotasunen denbora tarteak koloreka berezi dira errazago lokalizatzeko:

  • Berdea: ordubete inguruko aldiberekotasunetarako;
  • Horia: orduerdiko aldiberekotasuna duten erabilereretarako;
  • Laranja: denbora gutxiko aldiberrekotasunetako kasuetarako.
  • Gorria: aldiberekotasun puntualetarako

Familia bakoitza ezberdina da, eta etxetresna elektrikoak erabiltzeko beharrak bakoitzean ezberdina izango da. Bakoitzaren esku dago, beraz, erabakitzea ea gai den aparatuak banaka jartzeko (edo aldiberekotasun solapeekin jolasteko) edo batera jarri behar dituen ala ez. Gure familiarentzat kontratatutako potentzia egokiena aukeratzeko aldiberean martxan jartzen ditugun aparatuen potentzien baturaren denbora erabilera hartu behar dugu kontuan :

  • Aldiberekotasuna ordu bete inguruan badago kokatu gehienezko potentzia hori zutabe berdean.
  • Aldiberekotasuna, ordea, ordu erdiaren bueltan badago, orduan kokatu gehienezko potentzia zutabe horian.
  • Azkenik, aldiberekotasuna 10 minuturen bueltan badago, zutabe laranjan kokatu behar dugu gehienenezko potentzia. Zutabe honetan kokatzen bagara oso argi eduki behar dugu aldiberekotasuna denbora tarte honen barruan dagoela, bestela, guk nahi baino gehiagotan saltatu baidiezaguke PKE/ICPak.
  • Zutabe gorria oso denbora gutxiko potentzia pikoentzako erabiliko dugu, soilik. Hau da, aldiberekotasuna gehienez ere 2-3 minuturen bueltan dagoen kasuetarako.

Ondo hausnartu potentzia aldaketa

Ondo hausnartu behar dugu ea potentzia jaisteak merezi digun ala ez. Horretarako FAKTURA ULERTZEKO GIDAko seigarren puntuan, hau da, NOLA KALKULATU ORDAINTZEN DENA atalean ikus dezakegu nola egin kalkulua. Onena, ordea, urte osoko kalkulua egitea da, hileko gastuan begiratuta ez delako oso nabarmena izaten benetan izan dezakegun aurrezpen ekonomikoa zenbatekoa izan daitekeen.

Potentzia jaistean aldaketa txikia bada, ikusi beharko dugu ea merezi duen potentzia hori aldatzeak ala ez. Izan ere, prozedimendu hori dela eta tarifa bat ordaindu beharko delako, jaitsitako potentziarekiko independentea dena, hau da, 9.04 € + BEZ. Tarifa hau behin bakarrik kobratzen da, aldaketa egin ondorengo fakturan azalduko delarik.

Bestalde, gehiegi apuratzeak eragin diezaguke PKE/ICPak askotan salto egitea. Hori gertatuz gero, potentzia igo beharko genuke honek suposatuko lukeen gastuekin. Gastu hauek potentzia jaistea baino dezente altuagoak dira, atal gehiago ordaintzen direlako. Eta kasu honetan bai igotako potentziaren arabera egingo da kalkulu hori. Horretaz gain, behin potentzia jaitsita berriro igo nahi badufu, Ikuskapen elektrikoaren zirutagiria (IEZ/CIE) eska diezagukete, gure instalazioa 20 urtetik gorakoa den kasuetan. Honek 150€-ko gastua suposa lezake.

Kontagailu digitaleko PKE/ICP birkargatzea

Azkenik, gehiegizko potentzia erabilera dela eta kontagailu digitaleko PKE/ICPk saltatzen badu, egin behar dugun gauza bakarra hurrengoa da:

  1. Desentxufatu PKE/ICPk salatatu aurretik martxan genituen aparatuetakoren bat (hau askotan ez da beharrezkoa itzalaldi batean elektratresna gehienak automatikoki bueltatzen direlako hasierako posiziora ezer ikutu beharrik gabe)
  2. Koadro elektrikora jo
  3. Jaitsi magentotermiko orokorra edota diferentziala
  4. Itxaron hiru bat segunduz
  5. Igo jaitsitako magnetotermiko edo diferentziala
  6. Kontagailuko PKE/ICP berrarmatuta geratuko da berriz ere
  7. Baloratu zein aparatu utziko dugun beranduago martxan jartzeko eta gainerakoak berriz martxan jarri

ORDUTEGI BEREIZKETA APROBETXATU

Familia askoren kasuan zaila izaten da etxeko elektratresnen erabilera orduak kontrolatzea. Baina ikusten badugu posible dela ordutegi batzuetara moldatzea, ordutegi diskriminazioa duten tarifak kontratatzea aukera bat izan daiteke. Izan ere, merkeen dauden orduetan egin badezakegu gure kontsumorik handiena (labadorak, plater-garbigailuak, labea…) benetako aurrezpena suposatu dakigukelako diskriminaziorik gabeko tarfekin konparatuz.

Potentziarekin ere beste horrenbeste egin dezakegu. Ziurtatzen badugu erabilera handiena ordutegi merkeetan egiten dugula, posible daukagu ordu puntako potentzia minimora jaistea, horrek suposatuko lukeen aurrezpen ekonomikoarekin. Kontuan izan, potentzietan bi prezio izaten direla horrelako kasuetan, puntakoa eta harana. Puntako potentziaren prezioa askoz altuagoa denez haranekoa baino, puntako potentzia jaisterik badaukagu aurrezpen handia lor dezakegu. Kontuan izan, potentzia bat ala biak jaitsita ere berdin berdin kobratuko digutela, beti ere, aldaketa handiena suposatuko lukeenaren arabera.